Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2340

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan, 2016. urtean, babes daitezkeen zenbait jardunetarako laguntzak finantzatzeko esleitutako kredituen zenbatekoak iragartzen dituena.

Etxebizitza eta lurzoruaren arloan gaur egun indarrean dagoen araudiaren arabera, nahitaezkoa da urtero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragartzea etxebizitza eta lurzoruaren arloko hainbat laguntza-lerrori aurre egiteko finantzaketarako esleitu aurrekontu-kredituen zenbatekoak.

Gaitutako aurrekontu-kredituak iragarri behar horrek –hasierakoak direla zein eguneratuak direla, betiere kredituak aldatzeko legezko aukeren arabera– herritarrei eman beharreko informazioaren maila hobetzeko asmo nabariari erantzuten dio, haiek baitira laguntza-sistema horien onuradunak.

Etxebizitza-programan, badira jarduera-ildo batzuk merkatuan zuzeneko esku-hartzeak egitea dakartenak –Sailaren edo haren sozietate publikoen bitartez– lurzoruaren erosketan eta urbanizazioan eta etxebizitzen eraikuntzan, erosketan eta alokairuan, emaitzak jendaurrean zabaltzeko prozedura espezifiko eta bereiziak dituztenak (kontratu publikoak, kontratu-programak, lankidetza-hitzarmenak, eta abar), eta publizitate-mekanismo horretatik kanpo ebazten direnak, eurenak diren beste batzuk dauzkatelako, lege- eta araudi-aginduak direla-eta.

Diru-laguntzen arloko hainbat politika daude, eta euren publizitate- eta deialdi-prozedura desberdinak dituzte, zeintzuk banakako deialdi espezifikoa duten (esaterako, itunpeko sustapen bateko diru-laguntzen esleipena) edo deialdi publiko berariazkoak dituzten, eta, aldi berean berezkoak (renove, irisgarritasuna, eta abar).

Hori guztia, betiere diru-laguntzen politikak argitaratzeko mekanismoak betetzearren -indarrean daudenak, alegia-, baina erreferentziako agindu honen hedadura-esparrutik kanpo.

Beraz, laguntza-politiken eremuari zuzenean eragiten diote 2016ko ekitaldirako eraginpeko kredituen publizitate-baldintzek. Hauek dira laguntza-politikak:

39/2008 Dekretua, martxoaren 4koa, babes ofizialeko etxebizitzen erregimen juridikoari eta etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa (EHAA, 59. zenbakia, 2008ko martxoaren 28koa).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzkoa. Agindu horrek 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan errepikatu egiten du hauei buruzko erregulazioa: eskuragarri dauden kredituak urtero iragartzeko betebeharra; kredituak formalizatzea eta eguneratzea; jarraitu beharreko prozedura formala eta eteteak ebazte-bidean diren espedienteetan duen eragina. (EHAA, 18. zenbakia, 2007ko urtarrilaren 25ekoa).

Agindua, 2006ko abenduaren 29koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, lehentasunez erregimen orokorreko zein erregimen bereziko babes ofizialeko etxebizitzak sustatzera bideratutako lurzoru-ondare publikoak osatzeko lurzorua kostu bidez eskuratzeari dagozkion lurzoruaren inguruko finantza-neurriei buruzkoa. (EHAA, 18. zenbakia, 2007ko urtarrilaren 25ekoa).

Agindua, 2008ko azaroaren 7koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, babes publikoko etxebizitzak sustatzeko laguntzei eta alokairua sustatzeko neurriei buruzkoa. Agindu horren 1., 2. eta 3. xedapen gehigarrietan hitzez hitz eta termino beretan errepikatzen da aurreko aginduan azaldutako erregulazioa (EHAA, 222. zenbakia, 2008ko azaroaren 19koa).

Agindua, 2010eko urriaren 6koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza erosteko finantza-neurriei buruzkoa. Honako hau jasotzen du 1. eta 2. xedapen gehigarrietan: erabilitako etxebizitza libreak erostera bideratutako laguntzak finantzatzeko eskuragarri dauden kredituak urtero iragartzeko betebeharra; kreditu horiek osatzea eta eguneratzea; laguntza-ematea eten dela iragartzeko jarraitu beharreko prozedura formala, hala badagokio; eta, azkenik, etete horrek ebazte-bidean diren espedienteetan duen eragina (EHAA, 203. zenbakia, 2010eko urriaren 21ekoa).

Agindua, 2011ko irailaren 14koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, babes ofizialeko etxebizitzak eskuratzeko eskatu beharreko urteko diru-sarrera haztatuen mugak aldatzeko dena. (EHAA, 187. zenbakia, 2011ko irailaren 30ekoa).

Agindua, 2011ko azaroaren 23koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, etxebizitza birgaitzeko finantza-neurriei buruzko Agindua aldatzeko dena. (EHAA, 226. zenbakia, 2011ko azaroaren 29koa).

146/2015 Dekretua, uztailaren 21ekoa, kreditu-erakundeen eta Euskal Autonomia Erkidegoaren arteko finantza-lankidetzari buruzkoa, etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan.

Azkenik, 2016rako birgaitze-jardueraren lerroari eragiten dion berritasun modura, eta atzerako eraginekin 2014tik, Europako erakundeek finantza- eta programa-esparru berria erabaki dute; esparru hori Europa 2020 Estrategiak planteatzen dituen helburu estrategikoen barruan sartzen da.

Emaitza praktiko modura, etxebizitza- eta eraikin-parkearen energia-efizientzia hobetzeko politikei zuzenean lotuta dauden zenbait jarduera Euskadiko EGEF Programa Operatiboaren esparruan finantzatuko dira. Horrez gain, jardueren beste publizitate-betebehar batzuk sortzen dira. Betebehar horiek xedapen honen testuan jasota daude.

Horren ondorioz, eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 191/2013 Dekretuaren 4. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta etxebizitzaren eta lurzoruaren arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2016ko ekitaldian etxebizitzaren eta lurzoruaren arloko diru-laguntza lerroei finantza-estaldura emateko honako ordainketa- eta konpromiso-kreditu hauek iragartzea:

(Ikus .PDF)

Bigarrena.– «Alokairuaren sustapena» epigrafean sartzen diren diru-laguntzak babestekoak diren jardun hauetarako izango dira: babestutako alokairurako etxebizitzak sustatzeko; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko; zuzkidura bizitokiak sustatzeko, eta landa-eremuetan titulartasun publikoko etxebizitzak birgaitu eta alokairuan jartzeko.

Hirugarrena.– «2016ko Finantza Hitzarmenaren sorospenak» epigrafean sorospen-eskubidea duten jardun hauek sartzen dira: babestutako alokairurako etxebizitzen sustapena; babestutako alokairuan eskaintzeko etxebizitzak erosteko eragiketak; zuzkidura bizitokien sustapena, eta lurzorua kostu bidez eskuratzeko eragiketak egiteko, edozein herri-administrazioren lurzoru-ondare publikoak eratzeko, ondoren, ahal dela, babes publikoko sustapenera bideratzeko.

Laugarrena.– 2016ko ekitaldiaren kontura eman beharreko laguntzen guztizko zenbatekoak ezin izango ditu gainditu lehenengo paragrafoan adierazitako diru kopuruak edo, indarrean dagoen legedi aplikagarriari jarraikiz aurrekontu-aldaketarik onartuz gero, kopuru horiek izango duten igoeraren ondoriozko kopurua. Aldaketak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren aginduaren bidez.

Beraz, zenbateko hori agortu ondoren, ez da diru-laguntza gehiago emango. Kreditua amaituz gero, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren agindu bidez jakinaraziko da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Bosgarrena.– Hala ere, lurzoruaren eta etxebizitzaren arloari dagokionez, agindu honetan aipatu arautegian jasotako erregulazioaren arabera atendituak izateko betekizunak konplitzen dituzten eskabideak, baliabide ekonomikoak falta direla-eta ezezkoa jasotzen badute, hurrengo ekitaldi ekonomikoan ebatzi ahal izango dira, betiere eskatzaileak bidaltzen badu idazki bat kudeatzaile den lurralde-ordezkaritza edo zuzendaritza funtzional egokira, eta idazki horretan adierazten badu eskabideari lehengo baldintzen eusteko asmoa. Horretarako, diru-baliabide aski izan beharko da hurrengo ekitaldian.

Seigarrena.– «Birgaitzea» izeneko epigrafea eta, zehazki, etxebizitzen eta eraikinen energia-efizientziara bideratutako diru-laguntzak estaliko dituen zatia EGEF Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren laguntzarekin finantzatuko da, 2014-2020 programazio-aldirako.

Arlo honetan azkenean emango diren diru-laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1303/2013 (EB) Erregelamenduaren 115.2 artikuluan aurrez ikusitako zerrenda publikoan agertuko dira.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 18a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala