Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2338

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa egiteko dena.

Euskal Herriko Unibertsitateko administrazio eta zerbitzuetako pertsonaleko lanpostu bat betetzeko beharra izanik, gerentzia honek ebatzi du iragartzea eranskinean zehaztutako lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eta halaxe egin du, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuta (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 legean adierazitakoarekin bat (1989 uztailaren 28ko EHAA).

OINARRIAK

Lehenengoa.– Eranskinean zehaztutako baldintzak betetzen dituzten funtzionarioek eskatu ahal izango dute ebazpen honen bidez deialdira ateratzen den lanpostua.

Bigarrena.– Eskaerak aurkezteko epea 15 egunekoa izango da, deialdia euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabideak gerenteari zuzendu beharko zaizkio, eta EHUko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira honako toki hauetan: Errektoregoko eraikinean, Leioako Campusa (Bizkaia); Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzan (Ignacio M.ª Barriola eraikina, Elhuyar Plaza 1, Donostia); Arabako Campuseko Errektoreordetzan (Izardui komandantea 2, Vitoria-Gasteiz); edo EHUk ikastegietan dituen erregistro orokorretan emandako ebazpenean dago zehaztuta, ikusi 2012ko ekainaren 18ko EHAA; Interneteko helbide honetan ere ikus daiteke: http://www.ehu.es/erregistro_bulegoak.html. Edozelan ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan (urtarrilaren 13ko 4/1999ko Legeak emandako idazketan) adierazitako moduren batean ere aurkeztu ahal izango dira dokumentuak.

Eskariak aurkezteko epea amaitzen denean lehiakideek baldintza eta betebehar guztiak beteta izan beharko dituzte.

Hirugarrena.– 1.– Eskatzaileek instantzian azaldu behar izango dute UPV/EHUko funtzionarioak direla eta, idazkiarekin batera, curriculum vitaea ere aurkeztu beharko dute, bertan ondoko hauek adierazita:

a) Titulu akademikoak.

b) Ordura arte bete dituen lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, eskatzaileak egoki ikusten dituen gainerako merezimendu guztiak.

2.– Interesatuek, eskariarekin batera, agiriak aurkeztu beharko dituzte, bete beharreko baldintzen eta alegatutako merezimenduen froga gisa. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosnen eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi honen ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Bosgarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta haren aurka berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke gerentzia honi, hilabeteko epean; bestela, nahiago bada, administrazio-auzietako errekurtsoa jar daiteke, zuzenean, nork bere Administrazio Auzietako Epaitegian bi hileko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Hori guztia, Unibertsitatearen estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 116. artikuluan, eta uztailaren 13ko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2016ko maiatzaren 18a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.

I. ERANSKINA

– Izena: kargudunaren idazkaria.

– Erreferentzia: F 11.

– Eskala: administrari/administrari laguntzailea.

– Taldea: C/D.

– Zenbatgarrena: 4.

– Maila: 19.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2. Derrigortasun-data: 2014-01-31.

– Langunea: Arabako campuseko errektoreordetza.

– Campusa: Araba.

– Lanpostua betetzeko baldintzak:

1.– EHUko karrerako funtzionarioa izatea, C/D taldekoa, administrari/administrari laguntzaileen eskalakoa, eta jardunean edo zerbitzu berezietan egotea unibertsitatean, une honetan beste administrazio publikoren baten zerbitzura dauden EHUko karrerako funtzionarioak ere aurkeztu ahal izango dira lehiaketara, bai eta nahitaezko edo borondatezko eszedentzian daudenak ere, baldin eta egoera horretarako ezarrita dagoen gutxieneko denbora bete badute. Modu honetan langileok jarduneko zerbitzura itzuliko lirateke.

2.– 2. hizkuntza-eskakizuna gaindituta izatea euskararen jakite maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzi Marko Bateratura mailekin parekatzeko den dekretuak adierazten duen legez (azaroaren 9ko 297/2010 Dekretua) edo, euskaraz egindako ikasketa ofizialak aintzat hartzeko eta euskara-maila hizkuntza-tituluen eta ziurtagirien bidez egiaztatzetik salbuesteko den dekretuan esandakoari jarraituz (apirilaren 3ko 47/2012 Dekretua).


Azterketa dokumentala