Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2337

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 13koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdia hutsik geratu dela adierazteko dena.

Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultaterako B administratzailea lanpostua betetzeko deialdian, ezarritako epean ez denez eskaerarik aurkeztu, eta deialdi-ebazpenaren laugarren oinarria betetzeko, eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), Gerentziak, Euskal Herriko Unibertsitateko errektoreak gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu-arloak zehazteko eta eskumenen eskuordetzeko den 2013ko urtarrilaren 30eko Ebazpenarekin bat etorriz (2013ko otsailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Behean azaltzen den lanpostuaren prozedura amaitutzat jotzea, eta deialdia hutsik gelditu dela adieraztea.

– Izena: B administratzailea (transformatu zain).

– Erreferentzia: F 756.

– Eskala: Administraria.

– Taldea: C.

– Zenbatgarrena: 4.

– Maila: 22.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3.a; derrigortasun data: 1995eko urtarrilaren 31.

– Langunea: Lan Harreman eta Gizarte Langintza fakultatea.

– Campusa: Álava / Araba.

Bigarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du, eta, beronen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekin auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean dagokion administrazio auzien dagokion epaitegian; horretarako, bi hilabete egongo dira, ebazpen hau argitaratzen den egunaren biharamunean hasita. Hori guztia, Unibertsitatearen estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2016ko maiatzaren 13a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala