Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

103. zk., 2016ko ekainaren 1a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2335

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 18koa, Euskal Herriko Unibertsitatearena, lehiakide bat unibertsitateko katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deialdia 2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA).

2015eko abenduaren 17ko Ebazpenaren bidez (2015-12-28ko BOE eta 2016-01-11ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea erabaki du, 6/2001 Lege Organikoaren 65. artikuluak emandako ahalmenez baliatuta (abenduaren 21eko Legea, Unibertsitateena; abenduaren 24ko BOE), bai eta lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

María Dolores Basabe Barañano andrea (NAN: 16242687H) unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Gizarte Psikologia»; Kodea: CUC8/1-D00109-12; Saila: «Gizarte Psikologia eta Portaera Zientzien Metodologia»; Ikastegia: «Farmazia Fakultatea»; Hizkuntza eskakizuna: ez-elebiduna; Arduraldia: osoa.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du. Beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Euskal Herriko Unibertsitateko Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordeari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke Bilboko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, hilabete biko epean, ebazpena argitaratzen denetik hasita (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea, azaroaren 26koa; 107. artikulua eta hurrengoak).

Hala adierazten da, guztiek jakin dezaten.

Leioa, 2016ko maiatzaren 18a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (2013-01-30eko Ebazpena).

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

XABIER ETXANIZ ERLE.


Azterketa dokumentala