Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2282

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 201/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 201/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Fatimetu Alein Bah.

Abokatua: Juan Antonio Sierra Garcia.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Demandatua: Brahim Abdelhay Bud-Da.

Judizio horretan epaia eman zen 2016-04-19an, eta honakoak dira haren idazpurua eta epaitza:

43/2016 EPAIA

Epailea: Marta Lucía Moratinos Vielva andrea.

Lekua: Bergara (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta hamaseiko apirilaren hemeretzia.

Alderdi demandatzailea: Fatimetu Alein Bah.

Abokatua: Juan Antonio Sierra Garcia.

Prokuradorea: Luis Echaniz Aizpuru.

Alderdi demandatua: Brahim Abdelhay Bud-Da. Auzi-ihesean.

Judizioko gaia: adingabeen judizio bereziko demanda (seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza, bisita-araubidea eta elikagaiak).

EPAITZA

Baiesten dut Luis Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak, Fatimetu Alein Bah andrearen izenean eta ordezkaritzan, jarritako demanda, Brahim Abdelhay Bud-Da jaunaren aurka, eta, horrenbestez, honako neurri haeuk ezartzen ditut XXXXX, XXXXX eta XXXXX adingabeei dagokienez:

1.– XXXXX, XXXXX eta XXXXX adingabeen onura eta interesak aintzat hartuta, Fatimetu Alein Bah amari ematen zaizkio horien zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoek partekatuko dute.

2.– XXXXX, XXXXX eta XXXXX adingabeentzako eta Bouba adin nagusiko alabarentzako elikagai-pentsioa ordaindu beharko du aitak, 75 euro bakoitzarentzako, harik eta ekonomikoki independente izaten diren arte; zenbateko hori amak izendaturiko kontu korrontean edo aurrezki-libretan sartu beharko du, hil bakoitzeko lehenengo bost egunen barruan. Zenbateko hori, bestalde, urtero eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak argitaratutako Kontsumoko Prezioen Indizearen aldaketen arabera.

Ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, hala erabakitzen badute aurretiaz.

3.– XXXXX, XXXXX eta XXXXX adingabeei dagokienez, honako bisita-araubidea ezartzen zaio Brahim Abdelhay Bud-Da aitari:

Aita hilean asteburu batean egongo da adingabeekin, larunbateko 10:00etatik igandeko 20:00etara bitartean, betiere horretarako bizileku egoki bat baldin badu eta hori horrela izan ezean, adingabeek amaren etxean igaroko du larunbat gaua; haurrak amaren etxetik jaso eta amaren etxean uzteko ordutegiari eusten zaio.

Ezer adostu ezean, oporretan, adingabeek bi aste igaroko dituzte aitarekin, urte bikoitietan uztailean, eta urte bakoitietan abuztuan; oporraldi horietan, ez da egongo asteburuko bisitarik. Aitak ez badu bizileku egoki bat adingabeekin oporrak igarotzeko, haurrek amarekin bizitzen jarraituko dute, eta aitak ohiko bisita-eskubidea izango du.

Orobat, aitari ez zaio mugarik jarriko seme-alabekin telefonoz hitz egiteko, betiere, deiak ohiko orduz kanpo, justifikaziorik gabe edota modu guratsuan egiten ez baditu.

Gurasoak ezingo dira Espainiako lurraldetik atera ezkontza barruan izandako seme-alabekin –horietako edozeinekin– beste gurasoaren baimenik edo, hala badagokio, baimen judizialik gabe.

Prozedura honen izaera berezia dela eta, ez zaizkie kostuak ezartzen alderdiei; alderdi bakoitzak berak sortutako kostuak ordainduko ditu, eta gastu komunak erdibana ordainduko dituzte.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri behar da, eta, hori egin ezean, ez da errekurtsoa izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan (1877 0000 39 0201 15). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Brahim Abdelhay Bud-Da demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bergara (Gipuzkoa), 2016ko apirilaren 19a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala