Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

100. zk., 2016ko maiatzaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

KONSTITUZIO AUZITEGIA
2264

EDIKTUA, 6444-2015 konstituzio-kontrakotasunaren gaiaren ondoriozkoa.

6444-2015 konstituzio-kontrakotasunaren gaia, honako artikulu hauek direla-eta: Arabako Lurralde Historikoko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren 1 eta 4. eta 7.4 artikuluak, eta Toki-ogasunei buruzko Legearen 107. eta 110.4 artikuluak; Konstituzioaren 24. eta 31. artikuluen urratze posible bat izateagatik.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurak, apiril honetako 26ko probidentziaren bidez, erabaki du izapideak egiteko onartzea 6444-2015 konstituzio-kontrakotasunaren gaia, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak aurkeztua, 32/2015 prozedura laburtuan; honako artikulu hauek direla-eta: Arabako Lurralde Historikoko hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari buruzko uztailaren 19ko 46/1989 Foru Arauaren 1 eta 4. eta 7.4 artikuluak, eta Toki-ogasunei buruzko Legearen 107. eta 110.4 artikuluak, Konstituzioaren 24. eta 31. artikuluen urratze posible bat izateagatik. Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 10.1.e) artikuluan xedatutakoarekin bat, auzitegi horrek beretzat gordeko du gai horretaz arduratzea.

Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 37.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, 32/2015 zenbakiko prozedura laburtuan alderdi direnak, auzitegi honetan azaldu ahal izango dira, Estatutuko Aldizkari Ofizialean ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamabost eguneko epean.

Madril, 2016ko apirilaren 26a.

Konstituzio Auzitegiko Osoko Bilkurako justizia-idazkaria,

HERMINIA PALENCIA GUERRA.


Azterketa dokumentala