Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2230

IRAGARKIA, 48-OT-F-2015-34 zehapen-espedienteari buruz, Turismoko zuzendariak 2016ko apirilaren 12an emandako Ebazpena jakinarazteko dena.

Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari. Beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Merkataritza eta Turismoko sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten da ezen, zehapena ordaintzeko epea hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean jarri den aipatu epea baino beranduago amaitzen denean, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere errekurtsoak aurkezten ez badira; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera.

Ordaintzerakoan, izena (Federico Raúl Ríos y Otros, C.B.), espediente-zenbakia (48-OT-F-2015-34), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da sarrera: 0182/5685/07/0000226271, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu zentrala.

Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da esandako hori, eta harentzat banakako jakinarazpen balioa izango du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a.

Zerbitzu zuzendaria,

MARÍA TERESA AMEZQUETA ALEGRÍA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala