Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2225

EDIKTUA, gauza komuna zatitzeko burututako 395/2015 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 395/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Carmen Gomez Arana.

Abokatua: Aitor Ignacio Urcelay Goiri.

Prokuradorea: Olatz Urresti Elosegui.

Demandatua: Francisco Emeterio Chavez Pisco.

Gaia: gauza komuna zatitzea.

Aipatutako judizioan, epaia eman da 2016-03-21ean, eta argitzeko autoa ere egin da 2016-04-14an. Ondorioz, epaitza honela idatzita geratu da behin betiko:

Osorik baiesten dut Olatz Urresti auzitegietako prokuradoreak Carmen Gómez Arana-ren izenean egin duen demanda, Francisco Emeterio Chávez Pisco-ren aurkakoa. Horrenbestez, deklaratzen dut alderdiek higiezin honen gainean duten jabekidetasuna azkenduta dagoela: 2. zenbakiko elementua, eskuineko pisuak eratua, lehenengo solairuko eskailera igotzen denean dagoena edo Portugaleteko Ramon y Cajal etorbideko 5. zenbakiarekin adierazitako etxearen lehenengo solairuko eskuina; 50 metro eta 97 dezimetro koadroko azalera erabilgarria du gutxi gorabehera; ehuneko zortzi oso eta 333 milareneko partaidetza-kuota du elementu komunetan; Portugaleteko jabetza-erregistroan inskribatuta dago, 1.639 liburukia, 588 liburua, 77 folioa, 9.034 finka, 8 inskripzioa. Etxebizitza hori Carmen Gómez Arana-ri esleitzen zaio, eta etxebizitzaren gaineko hipoteka-mailegua ordaindu beharko du, 101.409, 37 euroko kopuruan; Francisco Emeterio Chávez Pisco-ri eta Carmen Gómez Arana-ri dagokie maileguaren gainerako kopurua ordaintzea, 158.013,98 euroraino. Horrez gain, Francisco Emeterio Chávez Pisco kondenatzen dut deklarazio horiek onartu eta betetzera.

Halaber, kostuak ordaintzera kondenatzen dut demandatua.

Francisco Emeterio Chavez Pisco demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala