Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2218

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 4koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2015. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen III. Lehiaketaren sariduna nor den argitaratzen duena.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2015eko urriaren 13ko Ebazpenaren bidez, deialdia egin zen 2015. urterako Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen III. Lehiaketarako (2015eko azaroaren 6ko EHAA, 202. zenbakia). Era berean, Ebazpen horren bidez argitaratu zen aurkeztutako kandidaturak ebaluatu eta aztertzeko ardura izango zuen Hautaketa Batzordearen osaera.

Lehiaketaren oinarrietan ezartzen denez, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariak berariazko ebazpena emango du saritutako hautagaiak zeintzuk izan diren adierazteko eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzeko; eta horrela, lehiaketa-prozesua amaituko da.

Adierazitakoagatik, eta Hautaketa Batzordeak proposatutakoa kontuan hartuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Saria ematea Mari Luz Esteban Galarza, Margaret Bullen, Carmen Díez Mintegui, Jone Miren Hernández García eta Elixabete Imaz Martínez andreek aurkeztutako hautagaitzari, hain zuzen ere, « Continuidades, conflictos y rupturas frente a la desigualdad: jóvenes y relaciones de género en el País Vasco » izeneko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanari. Lan hori 2015. urteko Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloko ikerlanen argitalpenen III. lehiaketan aurkeztu zen.

Bigarrena.– Hautagaitzaren saridunei hilabeteko epea ematea, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ikerlanaren behin betiko testua euskarri digitalean aurkezteko. Hala egiten ez badute, sariari uko egiten diotela ulertuko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau jakinarazten denetik aurrera, hilabeteko epea ematea sarituak izan ez diren ikerketa lanen egileei, lanak berreskura ditzaten. Hilabete igaro ondoren, Administrazioa ez da jaso ez diren lanen erantzule izango.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, interesdunek berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete zuzenean, dagokion Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jaso eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala