Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

ARABAKO FORU ALDUNDIA
2216

IRAGARKIA, Dirubilketako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdiari buruzkoa.

2016ko maiatzaren 13ko Arabako Lurralde Historikoko Aldizkarian Ofizialean (54. zenbakia) argitaratu zen Dirubilketako zerbitzuburuaren lanpostua izendapen askearen bidez betetzeko deialdia.

Interesa dutenek Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren eta Foru Administrazioaren Saileko foru diputatuari zuzendu behar dizkiote eskaerak, eta Arabako Foru Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan xedatzen dituen bideetako edozein erabiliz aurkeztuko dituzte. Horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

M.ª JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala