Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

98. zk., 2016ko maiatzaren 25a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2213

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 9koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearena, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa ebazten duena.

Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariak egindako txostena ikusita eta lanposturako proposatutako pertsonak 2016ko martxoaren 15eko ebazpenean (2016ko martxoaren 31ko EHAA) eskatzen ziren betekizunak eta ezaugarriak betetzen dituela ikusita –ebazpen horretan, UPV/EHUko lanpostu bat izendapen askearen bidez betetzeko deialdi publikoa iragarri zen–, ebazpen horren laugarren oinarria betez eta Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), gerentzia honek, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2013ko urtarrilaren 30eko ebazpenaz eskuordetu zaizkion aginpideez baliatuz (2013ko otsailaren 13ko EHAAn argitaratutako ebazpena, gobernu taldearen egitura eta funtzionamendu arloak zehazteko eta eskumenak eskuordetzeko dena), honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– María Zarza Basabe andrea izendatzea behean azaltzen den lanpostua betetzeko.

– Izena: B administratzailea (transformatzeko).

– Erreferentzia: F 779.

– Eskala: Administraria.

– Taldea: C.

– Zenbatgarrena: 8.

– Maila: 22.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3; derrigorrezko data: 2014ko urtarrilaren 31.

– Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola.

– Campusa: Bizkaia.

Bigarrena.– Izendapen horrek bi mila eta hamaseiko ekainaren hamahiruan izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea agortzen du eta beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango da Gerentzia honen aurrean, hilabeteko epean. Nahiago bada, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da zuzenean Administrazio Auzietako Epaitegi egokian; horretarako, hilabete bi egongo dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita. Hori guztia Unibertsitateko Estatutuetako 160. artikuluan, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. artikuluan eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko Legeko 8. eta 14. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.

Leioa, 2016ko maiatzaren 9a.

Gerentea,

MIREN LOREA BILBAO ARTECHE.


Azterketa dokumentala