Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2016ko maiatzaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

SEGURTASUN SAILA
2182

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 9koa, Segurtasuneko sailburuarena, zeinaren bidez bederatzigarrenez aldatzen baita Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena.

Datu Pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 20.1 artikuluak hauxe xedatzen du: Estatuko Buletin Ofizialean edo dagokion aldizkari ofizialean argitaratutako xedapen orokor baten bidez bakarrik sortu, aldatu edo kendu ahal izango dira Administrazio Publikoetako fitxategiak.

Datu pertsonaletarako jabetza publikoko fitxategiei eta Datuak Babesteko Euskal Bulegoa sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legearen 4. artikuluaren arabera, fitxategiaren ardura duen saileko titularraren agindu bidez sortu, aldatu eta ezabatu beharko dira Autonomia Erkidegoko Administrazioko fitxategiak. Eta indarreko araudietan aginduta dagoen guztia aipatu beharko du agindu horrek, zeina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko baita.

Herrizaingoko sailburuaren 2003ko irailaren 2ko Aginduaren bidez (2003ko irailaren 2ko EHAA, 170. zk.; hutsen zuzenketa, 2003ko urriaren 10eko EHAA, 198. zk.), Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautu ziren.

Agindu hori Herrizaingoko sailburuaren 2007ko apirilaren 2ko Aginduaren bidez aldatu zen (2007ko maiatzaren 7ko EHAA), zeina, halaber, Herrizaingoko sailburuaren 2007ko ekainaren 7ko Aginduak aldatu baitzuen (2007ko ekainaren 29an EHAA). Bestalde, Herrizaingoko sailburuaren 2008ko apirilaren 7ko Aginduaren (2008ko apirilaren 22ko EHAA) eta 2008ko azaroren 7ko Aginduaren (2008ko abenduaren 5eko EHAA) bidez sortu dira Herrizaingo Sailaren eta hari atxikitako Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomoaren datu pertsonalen fitxategi automatizatu berriak. Arau horren azken aldaketak hauek izan dira: Herrizaingoko sailburuaren 2010eko abenduaren 20ko Agindua (2010eko abenduaren 24ko EHAA); Herrizaingoko sailburuaren 2012ko martxoaren 9ko Agindua; Herrizaingoko sailburuaren 2012 irailaren 20ko Agindua, 2003ko irailaren 2ko Agindua –Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena– bosgarren aldiz aldatzekoa (2012ko martxoaren 30eko EHAA), eta Segurtasuneko sailburuaren 2013ko martxoaren 5eko Agindua, 2003ko irailaren 2ko Agindua –Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena– seigarren aldiz aldatzekoa (2012ko martxoaren 20ko EHAA), eta Segurtasuneko sailburuaren 2014ko apirilaren 16ko Agindua, 2003ko irailaren 2ko Agindua –Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena– zazpigarren aldiz aldatzekoa (2014ko maiatzaren 2ko EHAA, 81. zk.).

Azken aldaketa Segurtasuneko sailburuaren 2015eko martxoaren 26ko Aginduan egin da, 2003ko irailaren 2ko Agindua –Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena– zortzigarren aldiz aldatzekoa (2015eko apirilaren 10eko EHAA, 66. zk.).

Arau horiek argitaratu ondoren, beharrizan berriak sortu dira: lehenik, atzerrian dauden boto-emaileen frankeo-gastuak itzultzeko zenbait alderdi arautzeko fitxategi bat sortzea, eta bigarrenik, Kokalekuen arreta-prebentzioa fitxategia arautzea.

Gainera, hainbat fitxategi aldatu behar dira, indarrean den legeriara egokitzeko.

Horregatik, eta argitasuna eta legezko segurtasuna lortzeko, beste xedapen bat argitaratuko da, ordura arte indarrean daudenak osatzen dituena.

Hori dela eta, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Datu pertsonalen gaineko fitxategi gehiago sortzea, agindu honen I. eranskinean zerrendatuko direnak.

2. artikulua.– 4.– Industria informaziorako sistemak izeneko fitxategi automatizatua 2003ko irailaren 2ko Aginduaren I. eranskinetik kentzea –Agindua, Herrizaingo Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuak arautzen dituena–, jada ez baita beharrezkoa, eta, horrenbestez, tratamendurako erabilitako fitxategi logikoak kentzen dira.

3. artikulua.– II. eranskinean, zerrendatzen diren fitxategiak aldatzea.

4. artikulua.– III. eranskinean argitaratzea Segurtasun Sailak eta hari atxikitako Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademia erakunde autonomoak dituzten datu pertsonalen fitxategi automatizatuen aurkibide berria.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Segurtasun Saileko Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzak Datuak Babesteko Euskal Bulegoko Erregistroari jakinaraziko dio fitxategiak sortu, aldatu edo ezabatu izana, eta aipatu erregistroan inskribatzea edo inskripzioa aldatzea eskatuko du.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean agindu hau.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 9a.

Segurtasuneko sailburua,

ESTEFANÍA BELTRÁN DE HEREDIA ARRONIZ.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala