Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2144

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 6koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Kabineteko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baitira Gobernu Kontseiluaren erabakiak lizentziak emateko, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko, Euskal Irrati Zerbitzuak SLri eta ONG Pausu Media Elkarteari, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 5/2015 eta 50/2015 epaiak, hurrenez hurren, behin-behinean betetzeko.

Aipatutako ebazpenak jakinarazten saiatuta ere, helaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. eta 61. artikuluen arabera, Sektore Publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatua.

Hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horien berri izan dezaten –jakinarazpentzat jo behar dute–, ohartarazpen hau eta guzti:

Interesdunek hamar eguneko epea izango dute Kabineteko Zuzendaritzaren Gizarte Hedabideen Zerbitzuan (Donostia kalea 1, Lakua I, 2. solairua, Vitoria-Gasteiz) ebazpenen eduki osoa ikusteko. Halaber, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian zuzenean kontsultatzeko aukera ere badago, 2016ko martxoaren 16ko 52. zenbakian –ONG Pausu Media- (10/2016 Ebazpena, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena), eta 2016ko martxoaren 21eko 55. zenbakian –Euskal Irrati Zerbitzuak SL– (11/2016 Ebazpena, martxoaren 9koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena). Bestela, nahi izanez gero, berraztertzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete, hilabeteko epean, egintzak eman zituen organoari, iragarki hau BOEn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, edo, zuzenean aurkara daiteke administrazioarekiko auzien jurisdikzioan, kasu honetan, bi hileko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 6a.

Sailburuaren Kabineteko zuzendaria,

JOSÉ MANUEL BUJANDA ARIZMENDI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala