Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2140

IRAGARKIA, lizitazio-prozedura irekiari dagokiona, ondoko espediente honii buruzkoa: «Arabako ESIko unitate desberdinetan boxetako leiho eta bereizgailuetarako errezelak hornitzea».

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako Ente Publikoa, Arabako ESIa, Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba).

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Arabako ESIa – Kontratazio-zerbitzua.

c) Espediente-zenbakia: G/140/20/0/0871/O101/0000/052016.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: Arabako ESIko unitate desberdinetan boxetako leiho eta bereizgailuetarako errezelak hornitzea.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: bai, 1, bi azpiloterekin.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 62.244,20 euro (BEZik gabe). Kontratuaren balio zenbatetsia: 62.244,20 euro (BEZik gabe).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: Arabako ESI, Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba).

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikus oinarriak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 6a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ez.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

– Prezioa: 45 puntu, eta Berme-epea: 5 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak:

– Balorazio teknikoa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei dagokionez: Erakundea: Araba ESI; Helbidea: Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko ekainaren 16a, 09:00ak.

b) Eskaintza ekonomikoa irekitzea: Erakundea: Araba ESI; Helbidea: Olagibel kalea 29, 01004 Vitoria-Gasteiz (Araba). Eguna: 2016ko uztailaren 5a, 09:00ak.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura (456,95 euro).

13.– Hala dagokionean, deialdiari buruzko informazioa agertu edo agiriak lortzeko informatikako ataria edo web-orrian: www.osakidetza.euskadi.net

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.

Presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana