Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKO LEGEBILTZARRA
2139

IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko eraikinetako eta garajeetako garbiketarako zerbitzu-kontratuaren Iragarkiaren hutsen zuzenketarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko maiatzaren 3ko Erabakia) (Espedientea: 06-600-16).

Euskal Autonomiako Erkidegoko Aldizkari Ofizialean abenduaren 23an argitaratutako 217/2008 Dekretuko 18.2.c) artikuluak ezartzen du argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko direla, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Izaera horretako hutsak atzeman ditugu Eusko Legebiltzarreko eraikinetako eta garajeetako garbiketarako zerbitzu-kontratuari dagokion iragarkiaren testuan (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren Erabakia, 2016ko maiatzaren 3koa; 06-600-16 espedientea), zeina argitaratu baitzen 2016ko maiatzaren 12an Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialaren 89. alean, eta zuzendu egingo dugu.

Hau dioen lekuan:

«Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 24a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara».

Hau esan behar du:

«Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 30a arte; ordutegia, 09:00etatik 14:00etara».

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 12a.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,

BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.


Azterketa dokumentala