Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2137

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 427/2013 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 427/2013 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Miguel Francisco Asumu Nchama.

Abokatua: Nancy Feijoo Conde.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Demandatua: Pelagia Oyono Ayana.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, autoa eman zen 2016-04-06an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Ulertzen da Miguel Francisco Asumu Nchama jaunak atzera egin duela Pelagia Oyono Oyana Mangue andrearen aurka hasitako demandan, zeina guraso eta seme-alaben arteko harremanak arautzeko neurriei buruzkoa baita.

2.– Prozesu hau amaitutzat jotzen da, eta jarduerak artxibatu egingo dira. Kostuak ez zaizkio alderdi bati ere ezartzen.

Pelagia Oyono Ayana demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.

EDIKTUA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 427/2013 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Miguel Francisco Asumu Nchama.

Abokatua: Nancy Feijoo Conde.

Prokuradorea: Maria Rosario Martinez Gonzalez.

Demandatua: Pelagia Oyono Ayana.

Gaia: seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan epatzeko zedula eman da, eta hau dio hitzez hitz:

EPATZEKO ZEDULA

Epatzea agintzen duen agintaritza: Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Ebazpenaren gaia: aipatutakoa.

Epatzen den pertsona: Pelagia Oyono Ayana, demandatu gisa.

Helbidea: Los Angeles kalea 2, 3. blokea – Malabo.

Epatzearen xedea: Martinez Gonzalez prokuradoreak 43/2016 autoaren aurka aurkeztu duen apelazio-errekurtsoari aurka egiteko idazkia aurkeztea, edo, hala badagokio, apelatutako ebazpena kaltegarri zaion hartan aurkaratzeko idazkia (errekurtsoa jartzeko idazkiaren kopia ematen da alboan).

Idazkia epaitegi honetan bertan aurkeztu behar da.

Aurkezteko epea: hamar egun baliodun, zedula hau entregatu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

1.– Errekurtsoari aurka egiteko idazkia edo, bestela, aurkaratzekoa, apelazio-errekurtsoa jartzeko idazkirako ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko da (Prozedura Zibileko 1/2000 Legeko –PZLb-ko– 461-2 artikulua).

Ebazpena aurkaratu ahal izateko, 50 euroko gordailua egin beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: ........... Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «02 Zibila-Apelazioa» jarri beharko da. Errekurtsoa prestatzerakoan, diru-zenbateko hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da (BJLO, 15. xedapen gehigarria).

Gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, bai eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

2.– Zehaztutako epean idazkirik aurkezten ez bada, iraungitzat eta galdutzat joko da errekurtsoari aurka egiteko izapidea (PZLb-ko 136. artikulua).

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 6a.

Pelagia Oyono Ayana demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko apirilaren 6a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala