Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2127

IRAGARKIA, Goierri-Urola Garaiko ESIn izendapen askearen bitartez Gaueko Gainbegirale Orokorra izeneko lanpostu bat betetzeari buruzkoa.

Goierri-Urola Garaiko ESIko Zuzendari Gerenteak Goierri-Urola Garaiko ESIn izendapen askearen bitartez Gaueko Gainbegirale Orokorra izeneko lanpostu bat betetzeko deialdia egin du. Deialdiaren oinarriak zein lanpostuaren profila web-orri honetan daude argitaratuta: www.osakidetza.euskadi.net

Eskabideak deialdiaren oinarrietan xedatutakoari jarraiki aurkeztu beharko dira, bertan adierazitako epearen barruan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Zumarraga, 2016ko apirilaren 28a.

Goierri-Urola Garaiko ESIko Zuzendari Gerentea,

TERESA GARMENDIA TOLOSA.


Azterketa dokumentala