Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2121

AGINDUA, 2016ko apirilaren 29koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, agindua hau aldatzen duena: Agindua, 2016ko apirilaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuarena. Horren bidez eman zen argitara Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuran jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.c) artikuluak xedatzen duenez, aldizkariaren argitalpena prestatzerakoan egiten diren hutsak, baldin eta dokumentuaren edukia aldatzen badute edo zalantzak sortzen badituzte, maila bereko xedapen bitartez konponduko dira.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko apirilaren 18ko Aginduaren bidez argitara eman da Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bitartez deitutako hautaketa-prozesuan jardungo duten Epaimahaien eta Batzorde Barematzaileen osaketa (Agindua 2016ko apirilaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 79 zk.) Agindu horretan hutsa gertatu denez, dagokion zuzenketa egiten da ondoren:

I. eranskinean, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioetan, 2016/1762 (29/19) eta 2016/1762 (20/30) orrialdeetan, honako hau dioen tokian:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak

Espezialitatea: – Hezkuntza Orientabidea

Epaimahai A036

Titularra.

Epaimahaiburua:

Zarate Argote, Ángel.

Ordezkoa.

Epaimahaiburua:

Muñoz Cano, Ramón.»

Honako hau esan behar du:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: – Hezkuntza Orientabidea.

Epaimahai A036

Titularra.

Epaimahaiburua:

Muñoz Cano, Ramón.

Ordezkoa.

Epaimahaiburua:

Zarate Argote, Ángel.»

I. eranskinean, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioetan, 2016/1762 (29/21) eta 2016/1762 (22/30) orrialdeetan, honako hau dioen tokian:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: – Teknologia

Epaimahai A043

Ordezkoa.

Epaimahaiburua:

Liceaga Echeverria, Jose M.ª.»

Honako hau esan behar du:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: – Teknologia.

Epaimahai A043

Ordezkoa.

Epaimahaiburua:

Stefania Sastre, Mateo Antonio.»

II. eranskinean, euskaraz eta gaztelaniazko bertsioetan, 2016/1762 (29/23) eta 2016/1762 (24/30) orrialdeetan, honako hau dioen tokian:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: – Gorputz Hezkuntza.

Epaimahaia

Titularra.

Epaimahaiburua:

Mentxaka Zulueta, Javier.»

Honako hau esan behar du:

«Kidegoa: – Bigarren Hezkuntzako Irakasleak.

Espezialitatea: – Gorputz Hezkuntza.

Epaimahaia

Titularra.

Epaimahaiburua:

Lejarreta Sopraniz, Mikel.»

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 29a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala