Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
2113

EDIKTUA, 2056/2016 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko epaile magistratua naizen aldetik, honako hau

jakinarazten dut: nire kargu dagoen epaitegi honetan, Eva Perez Jimenez Basauriko espetxean preso egon zenaren baldintzapeko askatasuna baliogabetzeari buruzko 2056/2016 espedientea bideratu da; pertsona hori, 1981-04-08an jaio zen, eta José eta Mariaren alaba da (NAN-zenbakia: 78922109R); azken bizilekua helbide honetan zuen: Santa Juliana auzoa 12, behea, Abanto-Zierbena, eta egun non dagoen ez dakigu. Espediente horretan, autoa eman da 2016-03-18an; hona hemen auto horren xedapenek diotena hitzez hitz: «Eva Perez Jimenez presoari honako kausa hauetan emandako baldintzapeko askatasuna ezeztatzea:

– Burgosko 2 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 48/09 auzia.

– Vitoria-Gasteizko 2 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 425/09 auzia.

– Durangoko 4 zenbakiko Lehen Auzialdiko Epaitegiko 14/09 auzia.

– Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 2901/08 auzia.

– Vitoria-Gasteizko 1 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 675/09 auzia.

– Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 2106/10 auzia.

– Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 2867/10 auzia.

– Bilboko 7 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 2228/07 auzia.

– Barakaldoko 2 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 6/08 auzia.

– Santanderko 2 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 516/11 auzia.

– Donostiako 4 zenbakiko Zigor-arloko Epaitegiko 1051/2010 auzia.

Igor bekio jakinarazpena Basauriko espetxeko zuzendariari.

Igor bitez ofizioa eta agindua Ertzaintzaren polizia-etxera, atxilotu eta espetxera dezaten.».

Eva Perez Jimenez baldintzapean askatua non dagoen ez dakigunez eta jakinarazpen gisa balio diezaion, agindutakoa betez, ediktu hau egin dut Bilbon (Bizkaia), 2016ko apirilaren 6an; halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela ohartarazten zaio, ediktu hau jakinarazten denetik hiru eguneko epean.

MAGISTRATUA.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala