Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
2111

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 252/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 252/2015 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Boutique Luisa SL.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Pilar Unibaso Gomez.

Demandatua: Jon Ardeo Perez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut Unibaso Gómez prokuradoreak Boutique Luisa SLren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Jon Ardeo Pérezen aurkakoa, zeina auzi-ihesean deklaratu baita litis honetan ez agertzeagatik. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari hogeita hiru mila hirurehun eta hogeita hamahiru euro eta hogeita hamahiru zentimo (23.333,33) ordaintzera (gehi ebazpen honen hirugarren zuzenbide-oinarrian ezarritako interesak). Horrez gain, litis honetan sortutako kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Jon Ardeo Perez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2016ko martxoaren 10a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala