Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
2105

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 9koa, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariarena, Bilbao-Basurtu Erankunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko dena.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariaren 2014ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (abenduaren 1eko EHAA, 229. zk.), Bilbao-Basurtu Erankunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren akreditazioa berritzea onartu zen.

Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratukoaren zuzendari gerentearen eskabidea jaso da, Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoaren osaera aldatzeko. Hori dela-eta, zenbait xedapenetan ezarritakoarekin bat etorriz –zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Ikerketa klinikoetarako Batzorde Etikoen kreditazioari buruz Osasuneko sailburuaren 1994ko irailaren 28ko Aginduaren 2. eta 6. artikuluetan (urriaren 24ko EHAA, 202. zk.), Sendagaiekin egindako saiakuntzak arautzen dituen abenduaren 4ko 1090/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan, eta Sendagaiekiko Ikerketa Batzorde Etikoaren xedapenetan, eta Ikerketa Klinikoen Erregistroari buruzko uztailaren 3ko 14/2007 Legean–, eta Osasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 195/2013 Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eginkizunez baliatuta, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Ignacio Diez Gonzalez jauna, Kardiologian Mediko especialista bera, Bilbao-Basurtu Erakunde Sanitario Integratuari Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoko kide izendatzea.

Bigarrena.– Ebazpenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango du eragina.

Hirugarrena.– Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, interesdunak gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake Osasuneko sailburuordeari zuzenduta edo Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendariari zuzenduta, hilabeteko epean, ebazpena ofizialki argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 9a.

Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria,

IGNACIO JESÚS BERRAONDO ZABALEGUI.


Azterketa dokumentala