Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2104

AGINDUA, 2016ko maiatzaren 4koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide bat lehenengo aldiz izendatzen duena.

1982ko irailaren 20ko Aginduak Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) arautzen du. Euskararen Gaitasun Agirirako Azterketa Batzorde Ofizialeko kideak Hezkuntza Sailak izendatuko dituela adierazten da agindu horretako 36. artikuluan. Artikulu horrek, halaber, batzorde horretarako izendatutakoak berritzea ahalbidetzen du.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Joxe Olabide Arruti jauna Euskararen Gaitasun Agirirako (EGA) Azterketa Batzorde Ofizialeko kide izendatzea.

2. artikulua.– Izendapenak 2018ko ekainaren 30era arte izango du balioa.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala