Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2102

AGINDUA, 2016ko apirilaren 20koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Barakaldon (Bizkaia) dagoen «Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren baimena aldatzeko dena.

Barakaldoko «Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.» Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da, zeinaren bidez ikastetxearen baimena aldatzeko eskatzen baitu Lanbide Heziketako heziketa-ziklo berri bat emateko eta aurretik baimenduta dituen Lanbide Heziketako zenbait heziketa-ziklo kentzeko.

Espediente hori ezarritako prozeduraren arabera izapidetu da, indarreko arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio, eta arlo horretan eskumena duten erakundeek horri buruzko txostena eman dute.

Arau hauek ikusi dira: apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua, araubide orokorreko unibertsitateaz kanpoko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzkoa (apirilaren 9ko BOE); otsailaren 12ko 132/2010 Errege Dekretua, Haur Hezkuntzako bigarren zikloko, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek bete behar dituzten derrigorrezko baldintzak ezartzen dituena (martxoaren 12ko BOE); azaroaren 4ko 1583/2011 Errege Dekretua, 3D animazioetako, jokoetako eta multimedia elkareragileetako goi-mailako teknikariaren titulua ezarri eta dagozkion gutxieneko irakaskuntzak finkatzen dituena (abenduaren 15eko BOE); ekainaren 18ko 365/2013 Dekretua, 3D Animazioetako, Jokoetako eta Ingurune Elkarreragileetako goi-mailako teknikari-tituluaren curriculuma ezartzen duena (abuztuaren 28ko EHAA), eta gai horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– 2016-2017 ikasturtetik aurrera jarraian zehazten den ikastetxe pribatuaren baimena aldatzen da:

Kode zenbakia: 48012693

Izen generikoa: Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatua

Izen espezifikoa: «Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.»

Titularra: Centro de Informática y Gestión Meatze, S.L.

Helbidea: Miranda hiribidea 3, 10-14 bulegoak

Udalerria: Barakaldo

Lurralde historikoa: Bizkaia.

Baimena:

– «3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-ziklo bat ematea. Edukiera: ziklo 1, 20 ikaspostu.

– «Administrazio-kudeaketa» eta «Mikroinformatika-sistemak eta sareak» erdi-mailako heziketa-zikloak kentzea.

– «Administrazioa eta finantzak» goi-mailako heziketa-zikloa kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Lanbide Heziketa:

● Lanbide-arloa: Irudia eta soinua.

○ «3D animazioak, jokoak eta multimedia elkarreragileak» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

● Lanbide-arloa: Informatika eta komunikazioak.

○ «Plataforma anitzeko aplikazioak garatzea» goi-mailako heziketa-zikloa. Edukiera: ziklo 1.

2. artikulua.– Ikastetxeak indarrean dauden legeak bete beharko ditu, agindu honen bidez baimentzen zaizkion heziketa-zikloak irakasteko eskatzen diren ikaspostuen kopuruari, ekipamenduari eta irakasleen titulazio akademikoari eta hizkuntza-eskakizunari dagokienez. Bestela, emandako baimena baliogabetuta geratuko da.

3. artikulua.– Ikastetxeak Eraikuntzako Kode Teknikoa bete beharko du, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuak onartua, bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene-, akustika-, bizigarritasun-, segurtasun- eta irisgarritasun-baldintzak ere. Ikastetxeko titularrarena izango da baldintza horiek ez betetzearen erantzukizuna.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honetan dagoen baimen-emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza-itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala