Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2016ko maiatzaren 19a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2101

29/2016 EBAZPENA, maiatzaren 6koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Gobernu Kontseiluaren 2016ko apirilaren 19ko erabakien edukia; erabakiok 2015eko uztailaren 27ko Akordioaren kontrako berrezartzeko errekurtsoak erabakitzen dituzte. Errekurtsoak aurkeztu dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 494/2014 epai irmoa betez, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, S.A.ri ematen dizkion Akordioaren kontra.

Euskal Komunikabideen Hedapenerako Elkartea, S.A.k eta Eusko Media, S.L.k aurkeztutako errekurtsoen erabakien ondorioz, maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak Radio Estudio, S.A.ri ematen dizkion 2015eko uztailaren 27ko Akordioaren kontra aurkeztuta (erabaki hori Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariaren uztailaren 29ko 34/2015 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, 2015eko abuztuaren 14ko EHAAn argitaratuak, 153. zk.), Gobernu Kontseiluak, 2016ko apirilaren 19an, erabaki zuen esleipena bertan behera uztea eta lehiaketaren prozedura Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 494/2014 epaiak ezartzen duen unera eramatea, hau da, lehiaketa bertan behera uzteko erabakiaren aurreko unera. Horren ondorioz, Radio Estudio, S.A.ri dagozkion esleipenak, hau da Vitoria-Gasteizko 87.7 MHz maiztasuna eta Getxoko 95.8 MHz maiztasunarenak, legearen arabera egokitu behar dira, eta, beraz, esleitzeko proposamena zuzendu behar da.

Ikus-entzunezko komunikazioari buruzko azaroaren 8ko 231/2011 Dekretuko 14.6 artikuluan xedatutakoaren arabera, lehiaketaren maiztasun-modulazioko uhin metrikoetako irrati-komunikazioko zerbitzuak eskaintzeko lizentziak emateko ebazten duen egintza interesdunei jakinaraziko zaie eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, lehiaketaren oinarrietan ezarritakoari jarraituz.

Aurkeztutako berrezartzeko errekurtsoak erabakitzeko Gobernu Kontseiluaren Akordioen ondorioz, esleipenak bertan behera uzten dira, eta, beraz, dagozkion lehiaketaren adjudikazioak aldatzen eta egokitzen dira; hori dela eta, hori guztia argitara ematen da interesdun guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 6a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

SANTIAGO LARRAZABAL BASAÑEZ.


Azterketa dokumentala