Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

SOCIEDAD DE LAS INDIAS ELECTRÓNICAS S. COOP. Y ENKIDU S. COOP. PEQUEÑA
2074

IRAGARKIA, Sociedad de las Indias Electrónicas, S. Coop. (sozietate xurgatzailea) eta Enkidu, S. Coop. Pequeña (sozietate xurgatua) sozietateek xurgapen bidez bat egin dutela argitara ematen duena.

Uztailaren 16ko 27/1999 Legearen 64. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da Sociedad de las Indias Electrónicas, S. Coop. (IFK: F-83409656; sozietate xurgatzailea) eta Enkidu, S. Coop. Pequeña (IFK: F-95712659; sozietate xurgatua) kooperatiba-sozietateek (biek ere helbidea Bilboko Kale Nagusiko 48-6-D-n dute) bazkideen ezohiko batzar unibertsalak egin zituztela 2015eko abenduaren 31n eta, han, aho batez erabaki zutela bi sozietateen bat-egitea xurgapen bidez, hau da, Sociedad de las Indias Electrónicas S. Coop. sozietateak Enkidu, S. Coop. Pequeña sozietatea xurgatuta. Azken hori deseginda geratuko da, likidatu gabe, eta haren ondareak batera eskualdatuko zaizkio sozietate xurgatzaileari. Xurgatzaileak xurgatuaren eskubide eta betebeharrak bereganatuko ditu oinordetza unibertsalaren bidez.

Bi sozietateen administratzaileek idatzitako bat-egite proiektuarekin bat etorriz hartu dira bat egiteko erabakiak. Aho batez erabaki da, halaber, bat-egitearen balantze gisa onartzea 2015eko abenduaren 31n itxitako urteko azken balantzeak.

Kontabilitatearen ondorioetarako, sozietate xurgatuaren eragiketak sozietate xurgatzaileak egindakotzat hartuko dira 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera, bat-egitearen eskritura publikoa noiz eman zen gorabehera.

Bilbao, 2015eko abenduaren 31.

NATALIA FERNÁNDEZ GARCÍA, Sociedad de las Indias Electrónicas, S. Coop., kooperatiba-sozietatearen administratzaile bakarra,
MANUEL ORTEGA CASTILLO eta MAYRA RODRÍGUEZ SINGH, Enkidu, S. Coop. Pequeña kooperatiba-sozietatearen administratzaile solidarioak,

Azterketa dokumentala