Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IHOBE A.B.
2072

IRAGARKIA, 2016ko ekitaldian Ekoberrikuntza Proiektuak egiteko laguntzen deialdia egiten duena.

Diru-laguntza hauen helburua da 2020ko ZTBPren «Ekosistemak» aukera-nitxoaren helburuak betetzen lagunduko duten proiektuak sustatzea.

Interesa duenak eskuragarri ditu deialdiaren oinarriak Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa SAren webgunean (www.ihobe.eus).

Diru-laguntzak emateko prozedura lehiaketa bidez izango da.

Eskaerak aurkezteko epea 2016ko maiatzaren 23an bukatuko da.

Deituriko diru-laguntzetarako aurrekontu-zuzkidura 500.000 eurokoa da.

Bilbao, 2016ko apirilaren 25a.

Zuzendari nagusia,

JAVIER AGUIRRE ORCAJO.


Azterketa dokumentala