Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2063

IRAGARKIA, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek emandako ebazpenen jakinarazpenei buruzkoa.

Honen bidez, ondorengo zerrendan azaltzen diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten zaie haien eskaerak ukatzeko edo artxibatzeko ebazpenak eman dituztela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako doako laguntza juridikoaren batzordeek.

Aipatutako ebazpenak banan-banan jakinarazteko ahalegina egin arren, jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Emandako ebazpenak aurkara daitezke; horretarako, nork berari dagokion doako laguntza juridikoaren batzordeko idazkariari idazki bat aurkeztu beharko dio, jakinarazpen hau egin eta hurrengo egunetik aurrerako hamar eguneko epean, hain zuzen ere Doako Laguntza Juridikoaren urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluak ezartzen duen bezala.

Horretarako, aipatutako ebazpenen kopiak eskura ditzakete, nork berari dagokion doako laguntza juridikoaren egoitzan.

Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen eta banakako jakinarazpentzat har dezaten.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.

Justiziako zuzendaria,

MANUEL VALÍN LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala