Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2062

IRAGARKIA, 2016ko maiatzaren 2koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko martxoaren 21eko Agindua, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiaren 58/2015 epaia betearaztekoa.

2016ko martxoaren 21ean, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2. zenbakiko Epaitegiak emandako 58/2015 epaia betetzeko xedez, Herri Administrazio eta Justizia sailburuak agindua eman du 2014ko urtarrilaren 13ko Aginduaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtsoa ebazteko. Aurkaraturiko agindu horren bidez, IVAPen Hizkuntza Eskakizunen Erregistroan egindako inskripzioaren deuseztasuna deklaratzen da.

Aipatutako agindua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Agindu horrek amaiera ematen dio administrazio-bideari; beraz, haren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hileko epean, iragarkia Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Xede horrekin, interesdunari jakinarazten zaio eskuragarri duela espedientearen gaineko ebazpenaren testu osoa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen egoitzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 2a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOIENA IBARGUREN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala