Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2016ko maiatzaren 17a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2059

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 210/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Nik, Sergio Piñan Suarezek, Bilboko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko sei zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik:

Honako hau jakinarazten dut: epaitegi honetan, guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko 210/2015-B prozedura bideratu da (adostasunik gabe), zeinaren autoetan epaia eman baita; interesdunak eskuragarri izango du epaia bulego judizial honetan.

Helbide ezagunik ez duenez, Fernando Aguado Avalos demandatuari legezko jakinarazpena egiteko balio dezan, eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta epaitegi honetako iragarki-oholean argitara dadin, ematen eta sinatzen du idazki hau, ale bitan; halaber, aditzera ematen zaio ezen, aipatu ebazpenaren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezakeela, hogei eguneko epean.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 14a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala