Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2016ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

GEROCAIXA, EPSV Y BARCLAYS PREVISIÓN, EPSV
2026

IRAGARKIA, Gerocaixa BGAEk (BGAE xugatzailea) eta Barclays Prevision BGAEk (BGAE xurgatua) bat-egiteari buruzkoa.

Borondatezko Gizarte Aurreikuspeneko Erakundeen otsailaren 23ko 5/2012 Legearen Erregelamendua onartzen duen urriaren 27ko 302/2015 Dekretuaren 17.6 artikuluak xedatutakoari jarraituz, jakinarazten da Gerocaixa BGAEk (BGAE xurgatzailea) eta Barclays Prevision BGAEk (BGAE xurgatua) 2016ko apirilaren 21ean egindako batzar orokorretan onartu dutela bi enpresak bat egitea, 2016ko martxoaren 31ko bat-egite proiektu komunean ezarritako baldintzetan.

Bat-egitearen ondorioz, Barclays Prevision BGAE likidaziorik gabe desegin eta haren ondarea osorik Gerocaixa BGAEra eskualdatzen da, zeinak ondorengotza unibertsal bidez eskuratuko baititu BGAE xurgatuaren eskubide eta betebehar guztiak; bat-egitea dela eta, BGAE xurgatua desegin egiten da.

Bilbao, 2016ko apirilaren 21a.

GEROCAIXA BGAE-AREN ETA BARCLAYS PREVISION BGAE-AREN GOBERNU-BATZORDEAREN PRESIDENTEAK.


Azterketa dokumentala