Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2016ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2017

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Langileak Kudeaketako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez iragarria), kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda onartzen duena programazio didaktikoa ez aurkezteagatik.

2016ko otsailaren 5eko Aginduaren (EHAA, 2016ko otsailaren 9koa) bidez, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, dei egin ziren Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko eta horra iristeko hautaketa-prozedurak, baita aipatutako kidegoko funtzionarioek espezialitate berriak eskuratzeko ere.

Aipatutako aginduaren 3.6 eta 7.3.1 oinarrien arabera, sarbide prozeduran parte hartzen dutenek (behin-behineko onartuta, bai eta baztertuta ere, baldin eta erreklamazioa jarri bazuten eta ebatzi gabe bazegoen), programazio didaktiko bat aurkeztu behar zuten 2016ko martxoaren 11tik 23ra bitartean.

Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2016ko apirilaren 13ko Ebazpenaren bitartez (2016ko apirilaren 18ko EHAA) onartu zen aipatutako kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran kanpoan utzitako izangaien behin-behineko zerrenda programazio didaktikoa ez aurkezteagatik.

Behin-behineko ebazpen honen aurkako erreklamazioak aurkezteko epea amaituta, eta behin erreklamazio horiek aztertuta,

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Onartzea Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoan sartzeko hautaketa-prozeduran, kanpoan utzitako izangaien behin betiko zerrenda programazio didaktikoa epean ez aurkezteagatik (hautaketa-prozedura Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 5eko Aginduaren bidez iragarria).

2. artikulua.– Ebazpen hau, bai eta behin betiko zerrenda ere, interesdunei jakinarazteko, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko honako Interneteko helbideetan argitaratuko dira:

– http://www.irakasle.eus («Erabiltzailea» eta «Pasahitza» sartuz): «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» -> «Berriak: Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik baztertuta geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda».

– http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.eus: «EPE 2016. Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoa» -> «EPE2016. Sartzeko eta iristeko hautaketa-prozedura» –> «Programazio didaktikoa (PD) on line entregatzea»: «Programazio didaktikoa ez aurkezteagatik baztertuta geratzen diren izangaien behin betiko zerrenda».

3. artikulua.– Interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeari ebazpen honen aurka, hilabeteko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala