Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

90. zk., 2016ko maiatzaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
2016

72/2016 DEKRETUA, maiatzaren 10ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2016. urterako aurrekontuko 9119 programan (Euskal Sektore Publikoarekiko beste finantza harreman batzuk) diru-sarrerak lortu direla-eta, 4312 programan (Etxebizitza) 2.724.779,47 euroko kredituak gaitzen dituena.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko urtarrilaren 25eko Aginduaren bidez, erabaki da proiektu honen obrek ukitutako ondasun eta eskubideak desjabetzeko espedientea hastea: «734.01 egikaritze-unitatea, Bilboko Iturrigorri eta Gardezabal auzoetan, I. fasea».

Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren eta Bilboko Udalaren artean 2013ko uztailaren 23an sinatutako lankidetza-hitzarmena dela bide, zeina Iturrigorri-Gardeazabal auzoetan babes publikoko etxebizitzak eta zuzkidura-bizitokiak sustatzeari buruzkoa baita, Bilboko Udalak konpromisoa hartzen du aipatutako proiektuaren desjabetze-jardueraren kostu osoa ordaintzeko.

Balio Justu Adostua Ezartzeko Akten arabera (ukitutako finken titularrek adostua), 2016ko ekitaldirako aurrez ikusitako gastua 2.724.779,47 eurokoa da.

Aipatutako lankidetza-hitzarmenean xedatutakoa dela bide, Bilboko Udalak, 2016ko martxoaren 8an, zenbateko hori sartu du Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian.

Kopuruak hirugarren desjabetuei ordaintzeko, Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eskatu du 2016ko ekitaldiko aurrekontuan gaitzeko Bilboko Udaletik lortutako diru-sarrerari dagokion kreditua, hau da, 2.724.779,47 euro.

Horregatik, irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, aipatutakoak gaitzen dira. Azken dekretu horren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Erregimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartu zen.

Ondorioz, Ogasun eta Finantzetako sailburuaren eta Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren proposamenez, eta aldez aurretik 2016ko maiatzaren 10ean egindako Gobernu Kontseiluaren bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren 2016ko ekitaldiko aurrekontuan, kreditu batzuk gaitzea onartzea, gastuen egoera-orri honetan:

(Ikus .PDF)

Diru-sarreren ondorengo egoera-orrian, kopuru bereko diru-sarrerak lortzetik sortu dira kreditu horiek:

(Ikus .PDF)

Bilboko Iturrigorri eta Gardeazabal auzoetan hirugarren desjabetuei 2016an ordaindu beharreko balio justua finantzatzeko erabiliko dira funtsak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko maiatzaren 10ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala