Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2003

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 14koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa argitara ematen duena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko azaroaren 25eko Agindua (Udalaguntza-2015) aplikatuta.

Ikusita 2015eko azaroaren 25eko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dituzten udal jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa arautzen duena.

Kontuan izanik aurkeztutako eskabideak, ebaluatutako txostenak, lehentasun-irizpideak, eta Balioespen Batzordeak, deialdiko bederatzigarren artikuluaz bat eratuak, aurkeztutako ebazpen proposamena, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza-administrazioaren menpeko ikastetxeek funtzionatzen duten udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuen finantzaketa onartzea, udalei, ebazpen honen I. eranskinean aipatutako zenbatekoekin.

Bigarrena.– Udalek, finantzaketarako hautaturiko ikastetxeen titular izaki, esleitutako kopurua jasoko dute, 2015eko azaroaren 25eko Aginduko 13. artikuluari jarraituz.

Hirugarrena.– II. eta III. eranskinetan zehaztutako udalen eta ikastetxeen eskaerak ezestea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen. Beraz, ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, bitarteko elektronikoz, «Nire kudeaketak» atalaren bidez. Horretarako epea hilabete da, Administrazio elektronikorako plataforma teknologikoan (Platea) jakinarazitako ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 14a.

Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordea,

OLATZ GARAMENDI LANDA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala