Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoa

Euskadi.eus

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
1469

IRAGARKIA, Progeco Bilbao, SAk lehorretik itsasora isurketak egiteko aurkeztu duen baimen espedientea jendaurrean jartzen duena.

Espedientearen kodea: VTM-48-00069.

Eskatzailea: Progeco Bilbao, SA.

Jarduera: Itsasoko garraioari lotutako beste jarduera batzuk.

Jardueraren kokapena: Bilboko Portuko eremua. ZAD-III Santurtzi (Bizkaia).

Ingurune hartzailea: Nerbioi kanpoaldeko Estuarioa.

Isurketa gunea: UTM (ETRS89) koordenatuak: X= 495.334; Y= 4.799.301.

Isuri-mota eta bolumena: ur sanitarioak (604 m3 urtean) eta ur industrialak (179 m3 urtean).

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) eguneko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23ko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Bulego honetan (Urkixo zumarkalea 36 7. Solairua – Bizkaia Plaza Eraikina 48011 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2016ko martxoaren 29a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala

Euskadi, auzolana