Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
EDIKTUA, 155/2016 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen (AAJL) 47.1 artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da ondoren aipatzen den administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu eta izapideak egiteko onartu dela:
Errekurtsoaren zenbakia: 155/2016.
Sekzioa: 3. sekzioa DPF.
Noiz aurkeztu zen: 2016-03-11.
Errekurtsogilea: Estatuko Administrazioa.
Aurkaratutako jarduera gauzatu duen administrazioa: Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra.
Aurkaratutako jarduera: 12/2016 Dekretua, 2016-02-02koa, Administrazio Publiko eta Justizia Sailarena (2016-02-08ko EHAA, 25 zk.), zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek 2016. urtean izango duten urteko lanaldia ezartzen baita.
Bilbao, 2016ko martxoaren 14a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.