Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1456

51/2016 DEKRETUA, martxoaren 22koa, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide bat kargutik kendu eta horren ordez beste bat izendatzeko dena.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legearen bidez, Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautu zen, honako helburu honekin: euskara eta euskal kultura Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzea, hedatzea eta proiektatzea, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adiera-moldetan.

Etxepare Euskal Institutua nortasun juridiko propioa duen zuzenbide pribatuko erakunde publikoa da, bere helburuak betetzeko jarduteko gaitasuna du eta kultur arloan eskuduna den Jaurlaritzako sailari atxikita dago. Honako hauek dira Institutuaren organo artezkariak: Patronatua, Zuzendaritza Kontseilua eta zuzendaria.

Apirilaren 20ko 3/2007 Legeak, 7. artikuluan, Patronatuko kideak nor izango diren xedatzen du. 7.3 artikuluak xedatzen duenez, Patronatuko kideak izango dira, besteak beste, euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten hamabost kide, eta kide horiek Euskal Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko ditu. Horretaz gainera dio berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina beste behin bakarrik.

3/2007 Legearen lehenengo xedapen gehigarriak, 2. idatzi-zatian, xedatzen duenez, «Etxepare Euskal Institutuko organo artezkarietako kideen izendapena nahiz organo horien eraketa jardueren hasiera baino lehen egingo dira».

Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuak, bestalde, xedatzen du Institutua kide anitzeko bi organok –Patronatua eta Zuzendaritza Kontseilua– eta pertsona bakarreko organo batek –zuzendaria– osatuko dutela.

Maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretu horrek, 10. artikuluan, Patronatuko kideak –berezkoak eta berezkoak ez direnak– nor izango diren xedatzen du. 10.2 artikuluak dio Euskadiko Autonomia Erkidegoko Gobernu Kontseiluak izendatuko dituela euskal letra, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten Patronatuko kide ez-berezkoak, lehendakari exekutiboaren proposamenez.

Horretaz gainera, 10.4. artikuluan zehazten du berezko kideak ez direnak lau urterako izendatuko direla eta, epe hori igarotakoan, beste lau urterako ere izendatu ahal izango direla berriz, baina beste behin bakarrik. Epe hori amaitutakoan ere jarraituko dute beren funtzioak betetzen, harik eta haien ondorengo kide berrien izendapenak indarrean jartzen diren arte.

Hori dela eta, maiatzaren 18ko 143/2010 Dekretuaren bidez izendatu ziren Patronatuko kideak.

Dekretu haren ondotik, Eusko Jaurlaritzaren egitura aldatu egin da Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren bidez (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena, EHAAren 243/2012 zk., abenduaren 17koa).

Aldaketa horren ondorioz, bai eta euskal letrak, filologia eta kultura ordezkatzen dituzten kide batzuk berritzearen ondorioz ere, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko zenbait kide berezko eta ez-berezko eguneratu beharra dago.

Horrenbestez, ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritzaren Legean eta Etxepare Euskal Institutua sortu eta arautzen duen apirilaren 20ko 3/2007 Legearen 6. eta 7. artikuluetan –Institutuaren Patronatuaren eta Zuzendaritza Kontseiluaren osaera arautzen dutenak– ezarritakoarekin bat, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren proposamenez, Gobernu Kontseiluak 2016ko martxoaren 22ko bileran aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Lorea Bilbao Ibarra andrea, Legebiltzarrak euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari moduan proposatutako kidea, Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide ez-berezko kargutik kentzea.

2. artikulua.– Amaia Espinosa Azkune andrea izendatzea Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuko kide ez-berezko, Legebiltzarraren proposamenez, euskal letren, filologiaren eta kulturaren ordezkari moduan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sortuko ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 22an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala