Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1454

43/2016 DEKRETUA, martxoaren 15ekoa, Emaús Bilbao, S. Coop. kooperatiba-sozietatea gizarte-interesekotzat aitortzekoa.

Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatzen denez, gizarte-intereseko aitortu ahal izango dira gizarte-zerbitzuak, baldin irabazi-asmorik gabe gizarte-zerbitzuak ematera dedikatzen badira eta araubidez ezarritako baldintzak betetzen badituzte; guztia ere, EAEn gizarte-zerbitzuak garatzearren, Gizarte-ekintzako Hirugarren Sektoreak egindako ibilbidea eta ekarpenak errekonozitzeko.

Urriaren 7ko 424/2013 Dekretuak, gizarte zerbitzuak ematen dituzten irabazi-asmorik gabeko erakundeak gizarte-intereseko aitortzeari buruzkoak, gizarte-intereseko aitorpena lortzeko baldintzak eta prozedura arautzen ditu.

Haren babesean, Emaús Bilbao, S. Coop. erakundeak aipatu aitorpena eskatu du, uste baitu merezi duela gizarte-interesekoa dela aitortzea, gizarte-ekintzaren arloan egiten dituen jarduerengatik.

Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzaren arabera, Emaús Bilbao, S. Coop. gizarte ekimeneko elkarlaneko kooperatiba-sozietatea da, 1997an eratua, eta haren xede nagusia da gisa guztietako hondakinak berreskuratzea eta merkaturatzea, eta jarduera horren bidez, kolektiborik ahulenen gizarteratzea eta laneratzea bultzatzea. Horregatik, irabazi-asmorik gabe eratu zen.

Ibilbide historikoa du Bizkaiko eta Arabako Lurralde Historikoetan gizarte-zerbitzuak ematen; izan ere, egiaztatu du bere jarduera etenik gabe burutu duela 2010etik aurrera.

Urriaren 7ko aipatutako 424/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako dekretu bidez egingo da gizarte-intereseko aitorpena, gizarte-zerbitzuen arloan eskumena duen sailburuak proposatuta, zeinak dagokion espedientea izapidetuko baitu.

Horrenbestez, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, eta Gobernu Kontseiluak 2016ko martxoaren 15ean egindako bileran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Aitortzea Emaús Bilbao, S. Coop. kooperatiba-sozietatea gizarte-interesekoa dela, burutzen dituen gizarte-ekintzen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte-zerbitzuak garatzen laguntzeagatik.

2. artikulua.– Emaús Bilbao, S. Coop. kooperatiba-sozietateari aitorpen honen berezko eskubideak errekonozitzea, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 74. artikuluan xedatutakoak.

Vitoria-Gasteizen, 2016ko martxoaren 15ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

ANGEL TARSICIO TOÑA GÜENAGA.


Azterketa dokumentala