Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1262

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 3/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Eibarko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala

Judizioa: 3/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Moia Mohamed Buia Abdalah.

Abokatua: Ana Isabel De La Gala Alonso.

Prokuradorea: Maria Antonia de La Fuente Valdezate.

Demandatua: Mohamed Yeslem Matalla.

Ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-02-22an. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Baietsi egiten dut De La Fuente prokuradoreak Moia Mohamed Buia Abdalahi-ren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, Mohamed Yeslem Matallaren kontrakoa. Horrenbestez, neurri hauek hartzea erabaki dut:

– Moia Mohamed Buia Abdalahi-ri ematen zaizkio adingabeko XXXXX, YYYYY eta ZZZZZ seme-alaben zaintza eta jagoletza. Guraso-ahala, berriz, aitak eta amak edukiko dute batera.

– Ez da egokitzat jotzen Mohamed Yeslem Matalla-ren aldeko bisita-araubidea ezartzea; hargatik eragotzi gabe neurriak aldatzeko prozedura eskatzeko aukera, baldin era inguruabarrak aldatzen badira.

– Mohamed Yeslem Matalla jaunak hilero 150 euro ordainduko ditu lau seme-alabetarik bakoitzarentzako. Zenbateko hori Moia Mohamed Buia Abdalahi-k izendatzen duen kontuan sartu beharko du, aurreratuta, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, ebazpen honen egunetik hasita; eta lehenengo hila amaitu arte, modu proportzionalean egingo da ordainketa. Hori bete ezean, bidezko neurriak hartuko dira. Zenbateko hori KPIren arabera eguneratu beharko da urtero; lehenengo eguneratzea 2017ko urtarrilaren 1ean izango da. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte, aldez aurretiko justifikazioa delarik.

Alderdi bati ere ez zaio ezartzen prozedura honetako kosturik.

Epai hau jakinarazi bekie alderdiei legezko eran, eta, orobat, apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela Arabako Probintzia Auzitegian epai horren kontra; errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da, aipatu jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost eguneko epearen barruan.

Ebazpen honen testigantza sar bedi epaien liburuan, eta jaso bedi testigantza autoetan.

Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituz, epai hau eman, agindu eta sinatu dut.

Argitalpena: Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, Justizia Administrazioaren letradu naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko otsailaren hogeita bian.

Mohamed Yeslem Matalla demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Eibar (Gipuzkoa), 2016ko otsailaren 22a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala