Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

56. zk., 2016ko martxoaren 22a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1261

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 278/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriei buruzko 278/2015 prozedura bideratu da, Marioli Paredes Duranek eskatuta Jean Carlos Corsino Paulinoren aurka. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

8/2016 EPAIA

Durango, bi mila eta hamaseiko otsailaren hamabia.

Úrsula Pérez Junco andreak, Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epailea den aldetik, ikusi ditu guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruzko auto hauek, epaitegi honetan 278/2015 prozedura-zenbakiarekin bideratuta, Marioli Paredes Duranek eskatuta (Zigor Capelastegui Cristóbal izan du prokuradore, eta Zaloa Parra Eizagaechebarría letradu); demandatua Jean Carlos Corsino Paulino izan da, auzi-iheslaria bera. Fiskaltzak ere parte hartu du.

EPAITZA

Neurri hauek hartzea erabaki da:

1.– Marioli Paredes Duranek izango ditu XXXXXX adingabeen zaintza eta jagoletza; guraso-ahala, berriz, bi gurasoena izango da.

2.– Bisita araubide hau ezarri da Jean Carlos Corsino Paulinorentzat: astearte eta ostegunetan, haurtzaindegitik ateratzeko ordutik 19:00etara; adingabea haurtzaindegitik hartu eta topagunean utzi behar du. Larunbatetan, 10:00etatik 19:00etara; topagunetik hartu eta bertan utzi behar du. 15 eguneko oporraldia finkatu da amarentzat, abuztuan, eta egun horietan bisita-araubidea etengo da.

3.– Jean Carlos Corsino Paulinok, mantenu-pentsio gisa, hilean 350 euro ordainduko ditu, aurreratuta eta hil bakoitzeko lehen bost egunetan, adingabearen amak adierazten duen kontu korrontean. Zenbateko hori urteko eguneratuko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo haren ordezko erakundeak argitaratutako kontsumoko prezioen indizearen aldakuntzen arabera.

Adingabearen ezohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte bi gurasoek, halakotzat zer gastu hartzen duten adostu ondoren. Adostasunik ezean, gurasoetako edozeinek Prozedura Zibilaren Legearen 776.4 artikuluan aurreikusitako prozedura baliatu ahal izango du, zenbateko jakin bat ezohiko gastua dela deklaratu dadin.

Ezohiko gastutzat hartuko dira aurrez aurreikusi ez diren edo aurreikusi ezin diren beharrezko gastuak.

Ez da erabakirik hartzen prozesuan sortutako kostuen inguruan.

Eta Jean Carlos Corsino Paulino demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiteko otsailaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala