Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2016ko martxoaren 10a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1060

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 30ekoa, Etxebizitzako zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzea eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko diru-laguntzak ematen dituena (Eraikal 2015 programa).

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzea eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko 2015erako diru-laguntzak arautzen dira, baita horietarako deialdia egin ere (Eraikal 2015 programa).

2015eko uztailaren 28ko agindu horren 7. artikuluak hau ezartzen du:

1.– Etxebizitza Zuzendaritzari dagokio deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeko lanak egitea.

2.– Araudiaren Zerbitzuko buruak eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko teknikari batek osatutako balorazio-epaimahaiak egindako proposamena ikusita, diru-laguntzak onartzeko edo ukatzeko ebazpena emango du Etxebizitzako zuzendariak, gehienez lau hileko epean, eskaerak aurkezteko azken egunetik aurrera. Ebazpenean honako hauek adieraziko dira, beren-beregi: diruz lagundutako zenbatekoa eta ehunekoa, eta emandako diru-laguntzaren gehieneko diru-kopurua.

Balorazio-epaimahaiak aurkeztutako akta aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Honako hauek eskatutako diru-laguntzak emateari uko egitea, arrazoi hauengatik:

I. LERROA

Iosu Gabilondok aurkeztutako proiektuak («Eraikinen birziklagarritasuna neurtzeko sistema») ez du lortu gutxieneko puntuazioa diruz laguntzeko proiektutzat hartzeko.

Fevaser federazioak (Eraikuntzarako eta Industriarako zerbitzu eta jarduera osagarrien enpresen euskal federazioa) aurkeztutako proiektuak («EAEko etxebizitzen birgaitze energetikorako plan integral integratzailea») ez du lortu gutxieneko puntuazioa diruz laguntzeko proiektutzat hartzeko.

Jorge Rodríguezek aurkeztutako proiektua («Irisgarritasuna eta efizientzia energetikoa hobetzeko, ondare eraikian jarduteko gida») ez dator bat deialdiaren helburuarekin.

Construcciones Urrutia SA enpresak aurkeztutako proiektua («Obrak egikaritzeko prozesua kontrolatzeko eta hobetzeko proiektua») ez dator bat deialdiaren helburuarekin.

LKS Ingeniería SC enpresak aurkeztutako proiektua («Etxebizitza-eraikinetako instalazio energetiko optimizatuak») ez dator bat deialdiaren helburuarekin.

II. LERROA

Electricidad Kelma SL enpresak aurkeztutako proiektua («Tresna planifikatzailea») ez dator bat deialdiaren helburuarekin.

Afonvi elkarteak (Bizkaiko iturgintzako, saneamenduko, gaseko, berokuntzako eta antzekoetako enpresaburuen elkartea) aurkeztutako proiektua («Suteen kontrako babes-instalazio teknikoak garatzeko gida interaktiboa») ez dator bat deialdiaren helburuarekin.

Zerolab SL enpresak aurkeztutako proiektuak («Prestakuntza + dibulgazio plana eraikinen efizientzia energetikoan eta mantentzean») ez ditu betetzen deialdiaren 2. artikuluko 1.2 puntuan adierazitako eskakizunak diruz laguntzeko proiektutzat hartzeko.

III. LERROA

Angulo Arquitectura SLP enpresak aurkeztutako proiektua, Madrilgo lantokiari dagokion aldetik. Aginduaren 1.1 artikuluaren arabera, helburua da arautzea zer-nolako diru-laguntzak emango dituen Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzea eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko (Eraikal 2015 programa).

Eusko Villanueva enpresak aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. Enpresaren EJSNa ez dago agindu horren 1.2 artikulukoen artean.

Balrria enpresak aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. Enpresaren irismena ez dago agindu horren 1.2 artikulukoen artean.

Climatizaciones Vasa Servicios Energéticos enpresak aurkeztutako proiektuak diru-laguntza izan zuen Eraikal 2 programan.

Contratas Erandio enpresak aurkeztutako proiektuak diru-laguntza izan zuen Eraikal 11 programan, ISO 9001 ziurtagiriari dagokion aldetik.

Ramón Ruiz Cuevasek aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Ana María Alcíbarrek aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Atica Aparejadores enpresak aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Iñaki Mendizabalek aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Ventanas Ventaki enpresak aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. Enpresaren EJSNa ez dago agindu horren 1.2 artikulukoen artean. Ez du dokumentaziorik aurkeztu.

Eduardo Javier Ramosek aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Rosario Ortiz de Záratek aurkeztutako proiektua ez dator bat deialdiaren helburuarekin. ISO 17020ko auditoretza bat du. 17020an oinarritutako kudeaketa-sistemen ezarpena eta ziurtapena baizik ez da diruz lagunduko.

Rehabilitaciones y Contratas Igaran SLek aurkeztutako proiektua. Epez kanpo aurkeztu da eskabidea.

Bigarrena.– I. eranskinean zerrendatutako erakundeak onuraduntzat jotzea, Euskal Autonomia Erkidegoko bizitegi-eraikuntzaren sektoreko enpresetan kudeaketa-sistemak ezartzea eta hobetzea sustatzeko, iraunkortasuna indartzeko eta berrikuntzari laguntzeko diru-laguntzetarako (Eraikal programa).

Sistemak ziurtatzeko III. lerroaren barruan, ez da kreditu nahikorik izan; beraz, hainbanatu behar izan da eskakizunak betetzen dituzten eskatzaile guztien artean. Emandako diru-laguntza eragiketa honen emaitza da: agindu horretako koefizienteen bidez kalkulatutako diru-laguntza bider % 93,06.

Hirugarrena.– Emandako diru-laguntzaren ehuneko hogei (% 20) ordaintzeko agindua emango da, aldez aurretiko ordainketa gisa.

Gainerakoa ordaintzeko, diru-laguntzaren ehuneko laurogeita hamarreraino (% 90), aldez aurretik justifikatu beharko da aurreko ordainketa hori, eta aurkeztu beharko dira hiru hileroko txostenak, proposatutako lan-planetan adierazitako mugarriekin bat; hiru hileroko txostenetan, agerrarazi beharko da zer neurritan egin duen aurrera proiektuak, epeak beteta.

Hiru hileroko txostenekin batera, eman egingo dira gastuen egiaztagiriak eta zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean daudela adierazten duten ziurtagiriak.

Diruz lagundutako jarduketa amaitu dela justifikatu ondoren ordainduko da gainerako % 10a. Egiaztagiri guztiak aurkezteko azken eguna 2017ko azaroaren 15a izango da.

Laugarrena.– Proiekturen batek Eraikal programaren diru-laguntza osatzen duen bestelako diru-laguntzarik badu, entitate onuradunak gastuen justifikazioan deklaratu beharko du, diru-laguntza horien zenbatekoa eta mota zehaztuta; kasu horretan, 2015eko uztailaren 28ko Aginduaren 10. artikuluan ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

Bosgarrena.– Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatzen badira, eta bestelako administrazio edo erakunde publiko edo pribatuek emandako laguntza edo diru-laguntzak bateratzen badira, eta, hala badagokio, xede bererako bestelako diru-sarrera edo baliabideak jasotzen badira, emate-ebazpena aldatzea egongo da, baldin eta agindu horretan diru-laguntzaren onuraduna izateko ezarritako gutxieneko baldintzak betetzen badira.

Diru-laguntzen araubide honen onuradunek nahitaez eman beharko dute Kontrol Ekonomikoko Bulegoak edo Herri Kontuen Epaitegiak beren fiskalizazio-eginkizunen jardunean eskatzen dieten informazio guztia.

Seigarrena.– Ebazpen hau behin betikoa da, ez du administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitzako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko abenduaren 30a.

Etxebizitzako zuzendaria,

IGNACIO BASAÑEZ ALFONSO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala