Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1003

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzakoak diren higiezinak besterentzeko enkante publikoen berri emateko dena.

Ogasun eta Finantzetako sailburuaren 2015eko irailaren 4ko bi agindu betetzeko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzakoak diren higiezinak besterentzeko enkante publikoaren oinarriak argitaratzen dira.

OINARRIAK

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakiak: A2S/1/13 eta A2S/1/15.

2.– Xedea.

a) Gasteizko Gasteiz hiribideko 13ko 1. solairuko eskuinean dagoen 97,42 metro koadroko etxebizitza eta trastelekua.

b) Bilboko Urkixo zumarkaleko 8ko 3. solairuko eskuinean dagoen 295 metro koadroko etxebizitza, trastelekua eta garajeko plaza.

3.– Esleitzeko prozedura. Goranzko enkante publikoa, eskaintzak gutun-azal itxietan aurkeztuta.

4.– Oinarrizko tasa.

a) Hirurehun eta hamar mila bostehun eta laurogeita hiru (310.583,00) euro.

b) Bederatziehun eta hogeita hamar mila (930.000,00) euro.

5.– Dokumentazioa. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzan kontsultagarri egongo dira baldintza juridiko-ekonomikoen pleguak, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuan, 09:00etatik 13:00ak arte, iragarki hau EHAAn argitaratzen denetik proposamenak aurkezteko epea bukatu arte.

Halaber, www.euskadi.net/contratacion (enkanteak) web-orrian izango dira ikusgai.

6.– Bisiten araubidea. Higiezinak ikusteko interesa dutenek hitzordua eska dezakete 945 01 89 44 telefonoaren bidez.

7.– Proposamen-eredua. Baldintzen pleguan ezartzen dena.

8.– Fidantza. Enkantean parte hartu nahi duten pertsona guztiek fidantza jarri dutela egiaztatu beharko dute, plegu bakoitzaren seigarren oinarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

9.– Proposamenak aurkezteko epea. Proposamenak 2016-04-04ko 13:00ak arte aurkez daitezke, Ondare eta Kontratazio Zuzendaritzako erregistroan, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean, beheko solairuan.

10.– Proposamenak zabaltzea. Jendaurreko ekitaldia. Tokia: 1. aretoa, Lakua II. Donostia kalea 1 – Vitoria-Gasteiz. Data eta ordua: 2016-04-14ko 09:00ak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 22a.

Ondare eta Kontratazioko zuzendaria,

NEREA KARMELE LÓPEZ-URIBARRI GOICOLEA.


Azterketa dokumentala