Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIA ITUNEKO ARBITRAJE BATZORDEA
1001

IRAGARKIA, Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen hainbat ebazpen jakinarazteko.

8/2015 eta 11/2015 ebazpenak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.

Eranskinean adierazitako interesdunak interesdun dira Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordean bideratutako 33/2014 eta 7/2015 erreferentzietako gatazketan.

Gatazka horiek amaitu egin dira, hurrenez hurren, 8/2015 eta 11/2015 ebazpenen bidez. Aipatutako interesdunei ebazpenak jakinarazi ezin izan zaizkienez, iragarki hau ematen da argitara, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia onartzen duen abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren 8. artikuluan xedatutakoaren arabera (Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikulura jotzeko adierazten duena). Horrela, zera lortu nahi da: hilabeteko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, ebazpenen eraginpekoak azalduko dira Ekonomia Itunaren Arbitraje Batzordearen egoitzan (Gaztelako atea 15, 01007, Vitoria-Gasteiz), ebazpenen jakitun egoteko eta jakinarazpena gauzatzeko, hala xedatuta baitago Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudiaren 18. artikuluan.

Zerrendako ebazpen horien aurka, betearazi beharrekoak badira ere, administrazioarekiko auzibideko errekurtsoa baino ezin izango da aurkeztu Auzitegi Goreneko arlo horretako salan, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitako Arbitraje Batzordearen araudia onartzen duen abenduaren 28ko 1760/2007 Errege Dekretuaren 19. artikuluan xedatutakoarekin bat, bi hileko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera edo, horren ezean, lehen aipatutako hilabeteko epea amaitzen denean, Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Ituna onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 legearen 67. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aurreko paragrafoan zehaztatutako epea amaituta, ebazpenak jakinarazitakotzat joko dira, eta haien kopia bana batzorde honek gordailatuko du. Eraginpekoetariko baten bat geroago agertzen bada, horrela egindako jakinarazpenak eta ebazpena emateak ez dute inolako baliorik izango epeak berriro zabaltzeko, eta ez da horren berri jasota utzi behar gatazkari buruzko espedientean.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko urtarrilaren 8a.

Arbitraje Batzordeko idazkaria,

LORETO ABAIGAR ECHEGOYEN.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala