Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
995

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 19koa, Eustat Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusiarena, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bekatako bat esleitzeko dena.

Eustateko zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 1eko Ebazpenaren bidez, produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egin zen (2014ko abenduaren 2ko EHAA, 230. zk.).

Dagokion prozedura burutu ondoren, Eustat Euskal Estatistika Erakundeko zuzendari nagusiak ebazpena eman zuen 2015eko otsailaren 27an (2015eko EHAA, 40. zk.), zeinaren bitartez prestakuntzako bi beka horiek Irati Murua Salsamendiri eta Nerea Gutiérrez Aranzabali esleitu baitzitzaizkien. Era berean, aipatu deialdiko VI 4 oinarriaren arabera eta esleipendunek bekei uko egin dietelako edo beste edozein inguruabar gertatu delako sor daitezkeen gorabeherak aurreikuste aldera, epaimahaiak ordezko bekadunak izendatzeko proposamena egin zuen.

2016ko otsailaren 15ean, Irati Murua Salsamendi andreak bekari uko egiteko erabakia –2016ko martxoaren 2tik aurrerako ondorioekin– jakinarazi zion Eustateko Zuzendaritza Nagusiari; horrenbestez, ordezkoei esleipen-proposamena egin zaie, eta horietako lehenengoak uko egin badio ere, bigarrenak, Raquel Ramos Abarquero andreak, onartu egin du.

Eustat Euskal Estatistika Erakundearen egitura organikoa onartzen duen urtarrilaren 25eko 12/2000 Dekretuaren 4. artikulua ikusirik, eta produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako bi beka emateko deialdia egiten duen Eustateko zuzendari nagusiaren 2014ko abenduaren 1eko Ebazpenaren VI.4) oinarrian ezarritakoaren arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Raquel Ramos Abarquero andreari ematea produkzio estatistiko ofizialeko estatistika eta matematika metodologien alorrean prestakuntza eta ikerketarako beka, Irati Murua Salsamendi andrearen ordez. Bekaren iraunaldia 2016ko martxoaren 2tik 2017ko martxoaren 1era bitartekoa izango da.

Ebazpen honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eustateko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Bestela, Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango da, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 10. eta 46. artikuluetan xedatutakoa betez; horretarako epea bi hilabetekoa izango da, ebazpena argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 19a.

Euskal Estatistika Erakundeko (Eustat) zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala