Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

44. zk., 2016ko martxoaren 4a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
993

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 4koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, aitortu egiten zaio Aprendiza Consultores, SLri profesional baimenduak prestatzeko aintzatetsitako erakundea dela.

Espediente-zenbakia / Gaia: SEG/0002/2016.

AURREKARIAK

1.– Ofyde Formación, SL, Profesional Baimenduak Prestatzeko Aintzatetsitako Erakundeen Erregistroan, PBPAEE – A-0102 erregistro-zenbakiarekin inskribatua dago.

2.– 2015eko azaroaren 21ean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritzan idatzi bat sartu zen, zeinean adierazten baitzen Ofyde Formación, SL prestakuntza-erakunde aintzatetsiak izena aldatu duela. Aldaketaren ondorioz, 2015eko uztailaren 22tik aurrera, erakunde hori Aprendiza Consultores, SL deitzen da.

3.– Idatzi horretan, adierazita dago erakundeak lehen zeukan IFZ bera duela eta prestakuntzarako aintzatetsitako erakundea izateko eskakizun guztiak betetzen segitzen duela –irakasleei, prestakuntza-planei eta lokalei dagokienez–.

4.– Aurkeztutako agiriak kontuan hartuta, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak, 2016ko urtarrilaren 27an, enpresaren izen-aldaketa kontuan hartu, eta, horren ondorioz, txostena egin du Aprendiza Consultores SLri profesional baimenduak prestatzeko aintzatetsitako erakundeen izaera aitortzearen alde.

Hona hemen espedientea ebazteko aipatu eta kontuan hartu beharreko

OINARRI JURIDIKOAK

1.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.– Industria-segurtasunaren arloan norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituen martxoaren 14ko 63/2006 Dekretuan ezarritakoaren arabera izapidetu zen Ofyde Formación SL enpresari baimena emateko espedientea. Espediente horren bidez egiaztatu zen, besteak beste, bazituela 22. artikuluan eskatzen diren instalazioak, eta ikastaroen edukiek eta enpresaren giza baliabideek nahiz baliabide teknikoek dekretu horretako 25. artikuluan eskatzen diren gutxieneko baldintzak betetzen zituztela.

3.– Profesional baimenduak prestatzeko aintzatetsitako erakundea izateko baimenak 63/2006 Dekretuak arautzen ditu (63/2006 Dekretua, martxoaren 14koa, industria-segurtasunaren arloan norbanakoaren prestakuntzako txartelak eta enpresa baimenduak arautzen dituena), eta horren arabera, baimen horiek ez dira ematen eskatzailearen elkarte-izenaren arabera, baizik eta prestakuntza-gaien eta betebehar objektibo batzuk betetzearen arabera. Hortaz, erakunde aintzatetsiaren elkarte-izena aldatzeak ez du eraginik baimenen indarraldian eta baliozkotasunean baldin eta baldintzak betetzen jarraitzen badu. Edonola ere, segurtasun juridikoaren printzipioaren arabera, Profesional Baimenduak Prestatzeko Aintzatetsitako Erakundeen Erregistroan sartu behar da izen-aldaketa hori.

Aipatutako legezko testuak eta, oro har, aplika daitezkeen gainerakoak ikusita,

EBAZTEN DUT:

1.– Aintzat hartzea Ofyde Formación SLren izen-aldaketa; horrenbestez, agintzea Aprendiza Consultores, SL izen berria Profesional Baimendunak Prestatzeko Erakunde Aintzatetsien Erregistroan inskriba dadila, PBPAEE – A-0102 erregistro-zenbakian.

2.– Erakunde hau baimenduta dago espezialitate hauetako ikastaroak emateko:

– 3 kg baino gutxiagoko fluordun gas karga daukaten hozkailu ekipoen maneiatzailea.

– Galdaren industria-operadorea.

3.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar dakioke Industriako sailburuordeari, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean; Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera egingo da hori guztia.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 4a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

AITOR PATXI OREGI BAZTARRIKA.


Azterketa dokumentala