Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
180

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 241/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Getxoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 5 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 241/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Colegio Profesional de Fisioterapeutas de la Comunidad de Madrid.

Abokatua.

Prokuradorea: Miren Begoña Garayoa Mesenguer.

Demandatua: Tudor Cosmin Vechiu.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, 189/2015 epaia eman zen 2015eko abenduaren 1ean, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Baiesten dut Colegio Profesional de Fisioterapeutas de la Comunidad de Madrid elkargoaren ordezkariak jarritako demanda, eta, horrenbestez, Tudor Cosmin Vechiu jauna kondenatzen dut 164 euro ordaintzera.

Hori guztia, aipatutako zenbatekoaren legezko interesak gehituta, demanda jarri zenetik aurrera, gehi PZLaren 576. artikuluan aurreikusitako interesak, gaurko egunetik aurrera; eta auzi honetan sortutako kostuak ere berak ordaindu beharko ditu.

Ebazpen honen aurka ezin da errekurtsorik jarri.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Tudor Cosmin Vechiu demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Getxo (Bizkaia), 2015eko abenduaren 2a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala