Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
177

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 22koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariarena, zeinaren bidez onartu egiten baita UNESCO Etxea-Centro UNESCO País Vasco erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera, NBE-2015BA/0008 espediente-zenbakia zuen lankideari beka emateko laguntzari dagokionez. Horren ordez, UPV/EHU erakundeari beka esleitzen zaio (Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuaren Masterra), NBE-2015BA/0023 espediente-zenbakia duen ordezko pertsonari beka emateko, 2015erako laguntza hauen deialdiaren barruan: Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzak, herrialde txirotuetan nazioarteko erakunde horien garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Zuzendariaren 2015eko abenduaren 3ko Ebazpenaren babespean (abenduaren 7ko EHAA, 233. zk.), UNESCO Etxea-Centro UNESCO País Vasco erakundeari 18.540 euroko diru-laguntza eman zitzaion, NBE-2015BA/0008 espediente-zenbakia duen lankide boluntarioari beka emateko.

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2015eko abenduaren 22an bidalitako jakinarazpenean, bekari uko egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzako laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko laguntzak) 9. artikuluan ezartzen duenez, lankide boluntarioak bekari uko egiten badio, kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala egin beharko da eta, hala badagokio, ordaintzeko dauden kopuruak ez dira ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka-aldia hartuko da kontuan.

Beka esleitu ondorengo lehenengo hiru hilabeteetan uko egiten bazaio bekari, beste lankide bat aukeratuko da, epealdia amaitu arte, ordezkoen artetik, zerrendan duten hurrenkeran.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ematea Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendariari dagokio.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzako 2015. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan, NBE-2015BA/0008 espediente-zenbakia duen lankide boluntarioari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzea.

Horren ondorioz, UNESCO Etxea-Centro UNESCO País Vasco erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 11.124 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko agindua ondoriorik gabe geratzen da.

Bigarrena.– NBE-2015BA/0023 espediente-zenbakia duen ordezkoari 18.540 euroko beka ematea. Jarduera Panaman egingo du, UPV/EHU (Nazioarteko Lankidetza Deszentralizatuaren Masterra) erakundearen bitartez.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ezetsitzat jo ahal izango da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekiko da.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 22a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala