Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
176

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 21ekoa, Garraio Azpiegituren zuzendariarena, Bilboko hiri-trenbidearen 3. linean Txurdinagako trakzioko azpiestazio elektrikoa eraikitzeko proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrera ateratzeko dena.

2015eko abenduaren 4ko Ebazpenaren bidez, Garraio Azpiegituren zuzendariak onartu zuen Bilboko hiri-trenbidearen 3. lineako Txurdinagako trakzioko azpiestazio elektrikoa eraikitzeko proiektua.

Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldearen Arloko Plana otsailaren 27ko 41/2001 Dekretuaren bidez onartu zen, eta otsailaren 22ko 34/2005 Dekretuaren bidez aldatu zen. Plan horretan aurreikusita daude trenbideetan egingo diren hainbat jarduketa, besteak beste, Bilboko hiri-trenbidearen 3. linea egitea (Etxebarri-Alde Zaharra) eta hauek hobetzea: Bilbao-Durango lineen arteko konexioa, dagoen hiri-linea eta Txorierriko linea (Bilbao-Lezama).

Eusko Jaurlaritzaren, Euskal Trenbide Sarearen eta Bizkaiko Foru Aldundiaren arteko 2013ko abenduaren 27ko hitzarmenean, erakundeen arteko lankidetza-marko bat ezarri zen eraikuntzarako, eta, 2. klausulan, Eusko Jaurlaritzaren kargu utzi zen zati bakoitzaren oinarrizko eta eraikuntzako proiektuak onartzea.

2008ko urtarrilaren 15eko, 2009ko maiatzaren 8ko eta 2009ko martxoaren 18ko ebazpenen bidez onartu ziren behin betiko: Etxebarri-Alde Zaharra trenbide-linea berriaren trazadura-proiektua, Txurdinaga-Uribarri tartearen aldaketa, eta Artxandako tunelaren proiektua, hurrenez hurren.

Obrak definitzea eta baloratzea da proiektu honen helburua, Bilboko hiri-trenbidearen 3. linean Txurdinagako trakzioko azpiestazio elektriko berria osorik eraiki eta martxan jartzeko behar diren obrak kontrata bidez egiteko.

Trakzioko 1.500 Vcc-ko azpiestazio elektrikoaren instalazioari eta zerbitzuari lotutako obrak daude definituta proiektu honetan. Azpiestazio hori egiteko, honako hau egin behar da: Eraikin bat egin behar da hauek hartzeko: Txurdinagako azpiestazio berria, Txurdinagako azpiestazio elektrikoaren ekipamendua 4.000 kW-ko potentzia instalatu baterako, 2000 kW-ko bi ekipo transformadore-artezgailu, eta 160 kVA-ko laguntza-zerbitzuen transformadore bat, barne-etengailuak (kargapeko ebakigailuak), eta katenaria elikatzeko eta itzulerako kableak, eta, azkenik, konpainiako 30 kV-ko linearekiko interkonexioa zirkuitu bikoitz baten bidez.

Proiektuaren eraginpeko lurrak eskuratu eta eraginpeko ondasunak eta eskubideak kudeatzeko, proiektuan jasota daude horiek guztiak identifikatzeko zerrenda zehatz bat eta desjabetzeen eranskineko partzela-planoak.

Organo honek eskumena dauka Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegiturako lanak gauzatzeko nahitaezko desjabetze-prozeduraren izapideak egiteko eta ebazpena emateko, halaxe xedatuta baitago Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 196/2013 Dekretuaren 14.1.c) artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren 13.1.g) artikuluan. Azken dekretu hori, bestalde, martxoaren 1eko 8/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen lehenik, eta, bigarrenik, abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren bidez.

Trenbide Sektorearen azaroaren 17ko 39/2003 Legearen 6.2 artikuluaren arabera, trenbide-linea berriak jartzeko edo lehendik daudenak handitu edo zabaltzeko proiektuak onartzen direnean, eta, onespen horretan okupatu beharreko ondasunak zehaztuta daudenean, onespenak berekin dakar –nahitaezko desjabetzearen eskakizunen eta prozeduraren ondorioetarako– proiektua bera eta horren gaineko aldaketak onura publikokoak edo gizarte-interesekoak direla deklaratzea, eta proiektuarekin batera doan zerrendan jasotako ondasun eta eskubideak lehenbailehen okupatu behar direla aitortzea.

Nolanahi ere den, nahiz eta eraginpean hartutako ondasunak eta eskubideak okupatu beharra proiektuaren onespenak inplizituki berekin dakarren, Nahitaez Desjabetzeari buruzko Legearen 17.2, 18 eta 19.2 artikuluek ondasun eta eskubide horien xehetasunak jasoko dituen zerrenda egin eta jendaurrera atera behar dela ezartzen du, alegazioak eta datuak aurkeztu ahal izateko, hain zuzen ere, okerrik baldin badago horiek zuzentzeko eta interesdunak zein diren ondo zehazteko.

Beraz, aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikatu beharreko gainerakoak ikusirik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Bilboko hiri-trenbidearen 3. lineako Txurdinagako trakzioko azpiestazio elektrikoa eraikitzeko proiektuak eraginpean hartutako ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean erakustea, ebazpen hau azkenekoz argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hamabost (15) egun balioduneko epean alegazioak aurkezteko, okerrik baldin badago zuzen dadin, hala ezartzen baitute Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 19.2 artikuluak eta horrekin bat datozenek. Alegazioak Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Garraio Azpiegituren Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Aipatutako epean zehar, eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda Bilboko Udaletxeko iragarki-oholean ikusgai egongo da.

Eta horrela jakinarazten da herritarrek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Garraio Azpiegituren zuzendaria,

MARÍA ALMUDENA RUIZ DE ANGULO DEL CAMPO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala