Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
167

EBAZPENA, 2015eko azaroaren 30ekoa, Funtzio Publikoko zuzendariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 608/2015 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igor dakiola ebazten duena, batetik, eta, bestetik, interesdun izan daitezkeenak epatzen dituena, aipatu salan ager daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salak 608/2015 prozedura arrunteko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Errekurtsoa Isabel Garcia Gallo andreak aurkeztu zuen, Euskal Autonomia Erkidegoko sail eta erakunde autonomoetako lanpostuen zerrendak onartzen dituen Dekretua aldatzen duen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren irailaren 8ko 166/2015 Dekretuaren aurka.

Horregatik, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. eta 49. artikuluetan agindutakoa betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari eskatu duen administrazio-espedientea bidaltzea.

2.– Espediente horretan interesdun izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea ematea, aipatu auzitegiko Administrazioarekiko Auzietako Salan ager daitezen.

3.– EHAAn argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko azaroaren 30a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala