Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

10. zk., 2016ko urtarrilaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
164

EBAZPENA, 2015eko abenduaren 23koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egiten duena.

Deialdi hau honako lege eta dekretu hauetan xedatutakoaren arabera egiten da: Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskadiko Segurtasun Publikoaren Sistema Antolatzeko ekainaren 28ko 15/2012 Legea, Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretua eta aipatutako araudiari otsailaren 17ko 36/2004 Dekretuak eta maiatzaren 21eko 111/2002 Dekretuak egindako aldaketak.

Era berean, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Kontseilu Arautzailearen onespena dago eta, ildo horretatik, Segurtasun sailburuordeak egindako eskaera ere kontuan hartzen da.

Horretan oinarriturik, zuzendari honek Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategorian sartzeko hautaketa prozedurarako deia egin du, honako hauek kontuan izanik:

DEIALDIAREN OINARRIAK:

Lehenengoa.– Deialdiaren xedea.

Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial Kategorian 100 plaza barne promozioko oposizio-lehiaketa bitartez betetzeko, hautaketa prozedurarako deia egiten da. Hautaketa hori prestakuntza ikastaroarekin eta praktika-aldiarekin osatuko da. Plaza horiek betetzeko eskatutako titulazioa Euskal Administrazio Publikoetako funtzionarioen C Taldeko C-1 Azpitaldeari dagokion mailakoa izango da, eta plaza guztietan Ertzaintzaren 2. hizkuntza-eskakizuna eskatuko da.

Deitutako plaza kopurua gehitu izango da, Ertzaintzaren Ofizial Kategorian sortzen diren lanpostu hutsen arabera. Aldaketa hori, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren ebazpenaren bitartez, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuko da, Euskal Herriko Poliziaren hautespen eta prestakuntza onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 40.2 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz.

Kopuru aldaketa hori Hamaikagarren oinarrian –3. zenbakian– aurreikusitako tramitea bete aurretik egin beharko da.

Bigarrena.– Parte hartzeko betekizunak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi duen pertsona onartua izateko, ondoren zehazten diren baldintza guzti-guztiak bete beharko ditu:

a) Aurretik eskabide-orria bete.

b) Ertzaintzako karrerako funtzionario izatea.

c) Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizialondoko kategorian jarduneko egoera administratiboan izatea eta kategoria horretan 4 urtez benetako zerbitzua beteta izatea.

Benetako zerbitzuok Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 59.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz konputatuko dira.

d) Lehentasunezko edo baliokide diren ibilgailuak errepideetatik gidatzeko administrazioaren gidabaimena (BTP) izatea Gidarien Araudi Orokorra onesten duen maiatzaren 8ko 818/2009 Errege Dekretuarekin bat etorriz.

e) Hutsegite astun edo hutsegite oso astunak egiteagatik batzordeak zigortua ez izana, salbu eta ezarritako zigorra baliogabetzea lortu bada.

f) Ofizial kategorian sartzeko hiru deialdi agortuta ez izatea, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 59.4 artikuluan ezarritako terminoetan.

2.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek aurreko idatz-zatian eskatzen diren baldintza-eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen bete beharko dituzte, egiaztatu behar dituzteneko prozedura-fasearen kaltetan izan gabe.

3.– Hautaketa prozeduran parte hartzeko eta onartua izateko, nahikoa izango da eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako beteta izatea. Baldintza horien egiaztapena ofizioz egingo du deia egiten duen organoak, eta horretarako Giza Baliabideen Zuzendaritzari dagokion egiaztapena eskatuko zaio.

4.– Aurreko idatz-zatian ezarritakoa alde batera utzita, hautaketa prozeduraren edozein alditan, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia barne, deia egiten duen organoak jakiten badu izangaietako batek ez duela betetzen deialdian parte hartzeko baldintzarik, interesatuari entzun ondoren, hautaketa prozeduratik baztertu egingo du izangai hori; baita ere, ikastaroaren prestakuntza-aldian edo praktika-aldian zehar hala gertatuz gero.

5.– Esandako hautaketa prozeduran parte hartzea borondatezkoa izango da; proba psikoteknikoak eta nortasunezkoak egiteko baimena ematen da, eta proba horien balorazioa probetako beste balorazio zati bat modura erabiliko da, Oinarri hauetan ezarritakoekin bat etorriz.

Hirugarrena.– Eskabideak.

1.– Hautaketa prozeduran parte hartu nahi dutenek sailen arteko intranetaren –Gurenet– bitartez egin beharko dute eskaera, bertan eskuragarri dagoen eskaera-eredua erabiliz.

2.– Eskabideak aurkezteko epea, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasita 20 egun baliodunekoa izango da.

3.– Eskabidean zehaztu egin beharko dute zein hizkuntzatan egin nahi dituzten oposaketa-probak, gazteleraz edo euskaraz.

4.– Eskabidean, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako, baldintza guztiak betetzen direla egiaztatu beharko da.

5.– Merezimenduak eskabide-orrian alegatu beharko dira. Aurrekoa hala bada ere, Administrazio eragileak dituen merezimenduak ez dira egiaztatu behar izango, berak ofizioz egiaztatuko baititu.

Laugarrena.– Izangaiak onartzea.

1.– Eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, eta Bigarren Oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla ofizioz egiaztatu arte Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak onartutako eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda onetsiko du. Zerrenda hori Hemeretzigarren oinarrian argitaratuko da.

2.– Bazter utzitako izangai bakoitzari buruz, bazter utzi izanaren arrazoiak eman beharko dira aditzera behin-behineko zerrenda horretan. Erreklamazioak aurkezteko eta eskaerak izan ditzakeen akatsak zuzentzeko 10 asteguneko epea izango dute interesatuek.

3.– Aurkeztutako erreklamazioak onartutako eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrendari behin betikotasuna ematen dion erabakian bertan onartu edo ezetsiko dira. Behin-betiko zerrenda hori lehen idatz-zatian aurreikusitako moduan argitaratuko da.

4.– Aurreko zerrendetan eta ondoren argitaratuko diren guztietan, pertsona bere lanbide zenbakiaren bitartez identifikatuko da.

Bosgarrena.– Epaimahai Kalifikatzailea.

1.– Oposizio-lehiaketako probak eta parte hartuko duten pertsonen hautaketa zehazteko, garatzeko eta ebaluatzeko Epaimahai bat izango da, uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren eta Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen aurreikuspenen arabera. Epaimahaia mahaiburu batek, lau bokalek eta idazkari batek osaturikoa izango da.

Epaimahai Kalifikatzailea osatuko duten kideen eta ordezkoen izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren Ebazpenaren bitartez argitaratuko da Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

2.– Epaimahai Kalifikatzailearen jarduna organo kolegiatuen funtzionamenduaren arau erregulatzaileek araupetuko dute.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 28. eta 29. artikuluetako moduan, Epaimahaikideek ez dute parte hartuko prozeduran eta izendatu dituen aginteari hala jakinaraziko dio, eta interesatuek haien errekusazioa eskatu ahal izango dute.

Aipatutako Epaimahai Kalifikatzailean parte hartzen duenak, legez aurreikusitako ordainsaria izango du.

3.– Hautaketa prozedura osatzen duten proben eta merezimenduen garapena eta ebaluazioa Epaimahai Kalifikatzaileari dagozkio, autonomia osoz jokatuz. Epaimahai hori prozeduraren objetibotasunez arduratuko da eta deialdiaren oinarriak betetzen direla bermatuko du.

4.– Epaimahaiak aholkulari edo adituak hartu ahal izango ditu bere lanetarako, nahiz hautaketa proba guztietarako, nahiz baterako. Aipatutakoek euren espezialitateen barruan aholkuak eta laguntza teknikoa emango dituzte.

5.– Hautaketa sistema garatzeko beharrezko diren neurriak hartu ahal izango ditu Epaimahaiak deialdi honetan finkatuta ez dauden guztietan, eta gainera, deialdiko oinarriak interpretatzeak eta aplikatzeak eta beren lanetarako jardunak sortu ahal dituzten arazo guztiei ebazpena emateko ahalmena izango du.

6.– Epaimahaiak ezin izango du deklaratu honako hau: onartutako izangaien kopuruak deialdiaren gai izango diren lanpostuen zenbatekoa gainditzen duela, alegia. Muga horretaz kanpo leudekeen proposamenak erabat legez kanpo egongo lirateke.

7.– Epaimahai Kalifikatzailearen Akordioak Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz.

8.– Epaimahaiari zuzendutako idazkiak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akdemiari zuzenduko zaizkio.

Seigarrena.– Hautaketa prozesua.

1.– Hautaketa prozesua, oposizio-lehiaketa bitartez egingo da. Oposizio eta lehiaketa prozedurak izango dira izangaien gaitasuna eta hauen arteko lehentasuna zehaztuko dutenak.

2.– Lehiaketa-aldia ez da baztertzailea izango eta horretan lortutako puntuak ez dira kontutan hartuko oposizio ariketa gainditutzat emateko ezta ariketotan lortutako emaitzak aldatzeko ere.

Zazpigarrena.– Oposizio-aldia.

Oposizioa ondorengo probek osatuko dute:

1.– Lehenengo proba, nahitaezkoa eta baztertzailea: jakintza proba bat izango da eta test erako galdetegia idatziz erantzun beharko da.

Probaren edukia ebazpen honen I. eranskinean zehaztuta dago.

Test erako galdetegiko galdera bakoitzean lau erantzun aukera izango dira. Lau aukera horietatik bat bakarrik izango da erantzun zuzena.

Proba honetan gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da. Erantzun bat baino gehiagoko galderak erantzun gabetzat hartuko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba honetan, 0 puntutik 45era emango dira, eta kanpoan geratuko dira gutxienez 22,50 puntu lortzen ez dutenak.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, proba gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, proba honetako puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa

APgeh = Proban gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, proban lor daitekeen puntuazio gehiena: 25,00 puntu).

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ= Zuzenak – (Hutsegiteak x 0,333).

m = Epaimahaiak ezarritako proba gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lor daitekeen puntuazioa zuzena = Azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).

2.– Bigarren proba, nahitaezkoa eta baztertzailea, proba psikoteknikoa. 0tik 40ra bitartean baloratuko da. Bigarren proba honetan bi ariketa izango dira, biak nahitaezkoak eta baztertzaileak:

a) Ofiziale kategoriako polizia-eginkizunak betetzeko izangaien gaitasunak ebaluatzeko proba. Idatziz ondorengo aldagarriak erantzutean datza: hitzezko gaitasunari buruzko ariketa, arrazoitze-ariketa, pertzepzioari buruzko ariketa (identifikazioa, ezberdintasuna ...) eta datuak interpretatzeko gaitasunak.

Test erako galdetegi bakoitzeko galdera bakoitzak lau erantzun aukera izango ditu eta bat bakarra izango da zuzena.

Erantzun zuzen bakoitza puntu bat izango da eta gaizki emandako erantzun bakoitza erantzun zuzen bakoitzari emandako baliotik % 0,333rekin zigortuko da. Erantzun bat baino gehiagoko galderak, erantzun gabetzat joko dira. Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko.

Proba hori 0tik 20ra bitartean baloratuko da eta gutxienez 10 puntu lortzen ez dutenak automatikoki bazter geratuko dira.

Hautaketa sistemaren hurrenkera onari begira, Epaimahai kalifikatzaileak, eskatu beharreko gutxiengo maila kontuan izanik, proba honetan erakutsitako ezagutza-maila eta hautagaien identitatea jakin baino lehen, ariketa bakoitza gainditzeko beharrezko gutxieneko puntuazioa non ezarri erabaki ahal izango du eta akordio hori argitaratuko du. Horrelakoan, ariketa bakoitzeko puntuazioa lortzeko, aurreko paragrafoan xedatutakoarekin bat etorriz, Epaimahai kalifikatzaileak ondorengo formula aplikatuko du:

HAP = (APgeh / 2) x (1 + (PZ - m) / (PZgeh - m))

Hau da:

HAP = Hautagaiak lortutako azken puntuazioa

APgeh = Ariketan gehienez lor daitekeen azken puntuazioa (Deialdiaren oinarrien arabera, ariketan lor daitekeen puntuazio gehiena: 20 puntu)

PZ = Hautagaiak lortutako puntuazio zuzena:

PZ = Zuzenak – (Hutsegiteak / (n - 1))

«n» galdera bakoitzaren erantzun aukera kopurua (4) da.

Erantzun gabeko galderak ez dira zigortuko eta ez dira hutsegiteak izango.

m = Epaimahaiak ezarritako ariketa gainditzeko gutxienez lortu beharreko puntuazioa.

PZgeh = Probaren gehieneko puntuazio zuzena (Proban gehienez lor daitekeen puntuazioa zuzena. Azterketa baten erantzun zuzenen kopurua, erantzun guztiak zuzen emanda).

b) Lanarekin zerikusia duten jarrerak neurtzeko nortasun-testa. Ariketa 0tik 20 puntura bitartean baloratuko da eta gutxienez 10 puntu ateratzen ez dituztenak automatikoki baztertuta geratuko dira.

Bi testek deitutako lanpostuaren lanbide-profila hartuko dute kontuan.

3.– Gaitasun fisikoaren proba, derrigorrezkoa eta ez baztertzailea, gaitasun fisikoaren proba. Proba hau 0tik 5 puntura bitartean baloratuko da.

Gaitasun fisikoaren proban honakoak izango dira:

a) Aulkiko Press-a.

b) Course Navette.

Gaitasun fisiko proba hau osatuko duten ariketak Ebazpen honetako II. eranskinean agertzen den bezala burutuko dira eta konputatuko dira.

Ariketa bakoitza 0,5etik 2,5era puntuatuko da, ezarritako baremoen arabera.

Gaitasun fisikoaren proban puntuatzeko ariketa bakoitzean gutxienez 0,5 puntu atera beharko dira eta proban 0,0 puntu emango zaie gutxieneko puntuazioa lortzen ez duten izangaiei.

3.1.– Aipatutako probako ariketak egiteko kontuan hartuko den adina, pertsonek eskaerak aurkezteko izango duten azken eguna izango da.

3.2.– Ariketa fisikoak parte hartzen dutenen erantzukizunaren mende egingo dira. Ariketa horietara aurkezteko arropa egokia beharko dute.

Zortzigarrena.– Oposizioko proben garapena.

1.– Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik bi hilabete igaro arte ezingo dira hasi probak.

2.– Lehenengo azterketa noiz, zein ordutan eta non egingo den gutxienez zazpi egun natural lehenago iragarriko da Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz. Gainerakoak ere, Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz argitaratuko dira noiz eta non egingo diren, gutxienez 72 ordu lehenago.

3.– Epaimahai Kalifikatzaileak ezarritakoa ez bezala egin ahal izango ditu probok edo oposizioa osatzen duten ariketa desberdinak; hau da, ordena desberdinean eta egun berean proba bat baino gehiago egin edo ez. Azken honetan, ariketa edota proba desberdinen emaitzak deialdiaren oinarrietan agertzen diren ordenan argitaratuko dira. Emaitzak agertuko dira aurreko proba gainditu duten neurrian, zazpigarren oinarrian agertzen den ordena jarraituz.

4.– Epaimahaiak derrigorrezko probak edota ariketak egiteko finkatutako tokian, datan eta orduan agertzen ez diren izangaiak hautaketa prozesutik baztertuta geldituko dira behin betiko, baztertzearen arrazoia ezinbestekoa izan arren. Arau bera aplikatuko zaie edozein derrigorrezko probetara berandu bertaratzen diren izangaiei.

Derrigorrezko probetakoren batek ariketa bat baino gehiago izanez gero, eta horietako batera agertu ezean edo berandu iritsiz gero, ez bertaratutzat joko da.

5.– Oposiziogileek identitatearen egiaztatze agiriak eraman beharko dituzte proba guztietara; Epaimahai Kalifikatzaileak noizbait eska diezaieke hori erakusteko.

6.– Baztertze indarreko proba bakoitza bukatu ondoren, Epaimahai Kalifikatzailearen erabakiz proba hori gainditu duten eta kanpoan geratu diren izangaien zerrenda argitaratuko da Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz, lortutako emaitzen puntuaketa ere azalduz.

7.– Izangaiak Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko edozein hizkuntza ofizialetan egin ditzake azterketak.

Bederatzigarrena.– Lehiaketa.

1.– Lehiaketa-fase horren kalifikazioa oposizio-fasea gainditu dutenei baino ez zaie aplikatuko.

2.– Merezimenduak baloratzeko eskabideak aurkezteko epea amaiera hartuko da erreferentziatzat.

3.– Euskal Herriko Poliziaren Hautespen eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira merezimendutzat hartuko deialdian parte hartzeko eskatutako betekizunak eta baldintzak.

4.– Oposizio-fasean gainditutako pertsonen behin betiko zerrendaren argitalpenarekin batera, 10 egun naturaleko epea jarriko da izangaiak lehiaketa-fasean baloratzeko modukoak irizten zaizkion eta Segurtasun sailean egiaztatu gabe dauden merezimenduak alegatzeko eta aurkezteko. Gainditutakoek Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian aurkeztu beharko dituzte, epe horren barruan, Segurtasun sailean aldez aurretik aurkeztu gabe dituen merezimenduen jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak; baita ere, hala dagokionean, euskararen ezagutza egiaztatzeko agiria.

5.– Lehiaketa-fasea merezimenduen balorazioan datza. Guztira 45 puntu lortu ahal izango dira, ondorengo baremazioaren arabera:

5.1.– Lanbide-historiala gehienez 15 punturekin baloratuko da, Ertzaintzaren lanpostuetako eginkizunak eta polizia lanagatiko adierazpenak kontsideratuko dira.

5.1.1.– Euskal Herriko Polizia Kidegoetako funtzionarioen lanpostuak betetzeko erregelamendua onesten duen 388/1998 Dekretuaren II., III., eta IV. kapituluetan aurreikusitako betetzeko edozein modutan lortutako lanpostuetako eginkizunak edo lan-eginkizunak baloratuko dira.

Lanpostu bakoitza Ertzaintzako lanpostu zerrendan adierazitako lanpostuaren kodearekin identifikatuko da eta ez dira kontsideratuko lanpostu desberdin lanpostu kode bereko dotazio desberdinak.

Atal hau gehienez 10 punturekin baloratuko da, ondorengo baremo partziala erabiliz, deialdi honetan parte hartzeko eskabideak aurkezteko epe-muga baino arinagoko 10 urteak, Ertzaintzan lan egindako hilabete osoa (unitatea baino gutxiagoko zatiak baztertuz) kontsideratuko da Ertzaintzako lanpostuetako egonalditzat eta, horrela baloratuko dira:

Komisariondoko edo goragoko kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,40 puntu.

Ofiziale kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,30 puntu.

Ofizialondoko kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,25 puntu.

Agente lehena kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,15 puntu.

Agente kategoriako lanpostuetako egonaldiak: 0,10 puntu.

5.1.2.– Polizia lanagatiko adierazpenak gehienez 5 puntu baloratuko diraErtzaintzako zerbitzu-egintzaren deklarazioa eta kondekorazioen eta ohorezko sarien erregimena arautzeko den urriaren 16ko 202/2012 Dekretuan araututako adierazpenak ematea ondorengo baremoarekin bat etorriz baloratuko da:

a) Polizia-lanarengatiko bereizgarri gorridun domina: 5 puntu.

b) Polizia-lanarengatiko bereizgarri berdedun domina: 4 puntu.

c) Polizia-lanarengatiko bereizgarri zuuridun domina: 3 puntu.

d) Polizia-zerbitzuarengatiko gorridun diploma: 2 puntu.

e) Polizia-zerbitzuarengatiko gorridun diploma: puntu 1.

5.2.– Ikasketak, gaikuntza eta trebakuntza profesionaleko jarduerak gehienez 25 punturekin baloratuko dira. Atal honetan sartzen dira espezializazio ikastaroen, titulazio ofizialen eta diploma ofizialen balorazioak.

5.2.1.– Egindako espezializazio ikastaroak.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak onartutako edo egindako espezializazio ikastaro bakoitza, eta Erakundean dauden datuen arabera, 5 puntu emango dira eta, edozein kasutan ere, atal hau ez da baloratuko 10 puntutik gora.

Atal honetan agertzen diren espezializazio ikastaroen katalogoa ondorengoa da:

a) Ikerketa Kriminaleko ikastaroa (edozein izenetako) eta/edo argiketei buruzko ikastaroa.

b) Trafikoari buruzko ikastaroa edota Trafiko eta Bide Segurtasuneko ikastaroa.

c) Txakur-gidarien ikastaroa.

d) Eskolta gaikuntzako ikastaroa.

e) Esku-Hartzeko gaikuntzako ikastaroa.

f) Brigada Mugikorreko ikastaroa.

g) Helikopteroetako pilotuen ikastaroa.

h) LIEUko gaikuntzako ikastaroa.

Atal hau baloratzeko, Trafikoko Espezializazio ikastaroa eta Trafiko eta Bide Segurtasuneko Espezializazio ikastaroa egitea eta gaindituta izanak, ikastaro bakartzat emango dira eta 5 punturekin baloratuko da.

Era berean, argiketei buruzko ikastaroa eta, gainera, Ikerketa Kriminaleko espezializazio ikastaroa egitea eta gaindituta izateak, ikastaro bakartzat emango dira eta 5 punturekin baloratuko da.

5.2.2.– Lortutako titulu eta diploma ofizialak, Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak onartutakoak, gehienez 5 punturekin baloratuko dira ondorengo baremoaren arabera:

a) Administrazioan sartzeko betekizun bezala, A taldeko A1 azpitaldean sartzeko beharrezko titulazio bakoitza 3 punturekin baloratuko da.

b) Administrazioan sartzeko betekizun bezala, A taldeko A2 azpitaldean sartzeko beharrezko titulazio bakoitza puntu 1ekin baloratuko da.

Sartzeko betekizun bezala eskatzen diren adierazitako maila bereko edo gutxiagokoi ikasketen titulazioak ez dira baloratuko.

5.3.– Antzinatasuna.

Antzinatasunaren merezimendua Giza Baliabideen Zuzendaritzan dauden datuekin baloratuko da eta, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialondoko Kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 1,00 baloratuko da eta Ertzaintzaren Oinarrizko Eskalako agente lehena Kategorian lan egindako antzinatasuneko urte oso bat 0,50 punturekin (bi kasuetan urte osoa ez denetan baztertuak izanik). Puntuazioa gehienez 5,00 puntukoa izango da.

Euskal Herriko Poliziaren Hautaketa eta Prestakuntza Araudia onesten duen uztailaren 19ko 315/1994 Dekretuaren 13.3 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ez dira merezimendu gisa onartuko deialdian parte hartzeko eskatutako baldintza eta betebeharrak.

Hamargarrena.– Euskararen ezagupen-maila.

1.– Euskararen ezagupen maila merezimendu gisa baloratuko da.

2.– Ertzaintzaren 2. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo onartu zaienei 14 puntu emango zaizkie. Eskabideak aurkezteko epe-muga hartuko da erreferentziatzat.

3.– Ertzaintzaren 1. Hizkuntza-eskakizuna egiaztatuta dutenei edo onartu zaienei 7puntu emango zaizkie. Eskabideak aurkezteko epe-muga hartuko da erreferentziatzat.

4.– Hautaketa prozesuan ez da inolako probarik egingo euskararen ezagupen-maila egiaztatzeko.

5.– Egiaztapenen ziurtatzea eta balorazioa Epaimahai kalifikatzaileak egingo du ofizioz.

Hamaikagarrena.– Oposizio-lehiaketaren azken kalifikazioa.

1.– Oposizio-lehiaketako azken kalifikazioa, bi aldiekin lortutako puntuaketaren batuketa izango da, eta hala doakionean euskararen ezagutza merezimendu gisa ebaluatzetik gehitzen dena, guzti horrek zehaztuko duelarik izangaien lehentasun-hurrenkera.

2.– Sailkapen hurrenkeran puntu berdinketarik izango balitz, ondorengo probetan emaitzarik onena lortutakoaren alde egingo litzateke eta hurrenkera honetan:

a) 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, emakumeen eta gizonen berdintasunekoa.

b) Ezagupen teorikoetan lortutako puntuaziorik onena (oposizioko lehen proba).

c) Ertzaintzan antzinatasun gehien izatea.

3.– Hautaketa sistemaren kalifikazioa amaitzen denean, epaimahaiak, honako hauek onartu eta argitaratuko ditu Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin bat etorriz eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariari igorriko dizkio:

a) Oposizio-lehiaketa gainditu duten izangaien zerrenda. Puntu gehien lortu dituenetik gutxien lortu dituenera antolatuta egongo da.

b) Hautatutako pertsonen zerrenda, hautaketa prozedura gainditu dutenak, sailkapen hurrenkera eta deitutako plaza kopuruan tokia dutenak kontuan izanik.

Hamabigarrena.– Betekizunak egiaztatzea eta Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako praktiketako ofizialen izendapena.

1.– Bigarren Oinarriko 4. zenbakian ezarritako araudiarekin bat datorren deialdian parte hartzeko eskatutako baldintzak betetzen dituztela egiaztatzen duten hautatutako pertsonak Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako praktiketako ofizial izendatuko ditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak Ebazpenaren bitartez. Ebazpen hori Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da, ikastaroaren prestakuntza-aldiaren hasiera egunarekin batera.

2.– Aurreko atalean adierazitako Ebazpena argitaratu baino lehen, betekizunen bat ez betetzeagatik errenuntziak edo baztertzeak gertatuko balira Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak hautaketa prozesutik bazter utziko ditu edo ordezkatu egingo ditu, deitutako plazen kopuruan sartzen direnak eta eskatutako betekizunak egiaztatzen dituztenak kontuan izanik eta ezarritako sailkapen hurrenkera jarraituz

Hamahirugarrena.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia.

1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldian sartzeko eskubidea izango duten Ertzaintzako Ikuskapen Eskalako praktiketako ofizialak ikastaroa emateko txanda desberdinetan banatu ahal izango dira. Txanda desberdinetarako izendapena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du eta horretan zuzentasunez jarraituko da 11.3.a) oinarrian ezarritako lehentasun hurrenkera eta Hamabigarren Oinarriaren lehen idatz-zatian adierazitako Ebazpena argitaratu baino lehen, betiere, eragindako pertsonek alegatu badute Lan bizitza eta Familiako bizitzaren arteko adiskidetze Legearen aplikaziotik sortutako inguruabarrak kontuan hartuz.

2.– Interesatuei ikastarora etortzeko jakinarazpena, Giza Baliabideetako Zuzendaritzaren bidez, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak berak egingo die.

3.– Prestakuntza-aldia ikasketa planaren araberakoa izango da.

4.– Prestakuntza-aldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egingo da edo Akademiako zuzendariak erabakitzen duen egoitzan.

5.– Prestakuntza-aldiaren azken kalifikazioa Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da.

6.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak bazter utziko ditu prestakuntza-aldia gainditzen ez dutenak.

7.– Prestakuntza-aldiaren edozein momentutan ikusiko balitz ikasleak prestakuntza-aldia ezin izango lukeela gainditu Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak bazter utzi ahal izango du prozesutik, betiere, interesatuari entzun ondoren.

Hamalaugarrena.– Praktika-aldia.

1.– Ikastaroaren prestakuntza-aldia gainditu duten pertsonek egingo dute praktika-aldia, eta egingo deneko lekuek honako ezaugarriak dituzten zentro edo bulegoak izango dira: euren jarduera arloak direla-eta, kategoria honi dagokion praktiketako Ofizial prestakuntza integrala emateko ere egokienak direnak.

2.– Praktika-aldia hasi baino lehen, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak praktika-aldiaren iraupena, balorazio sistemak eta prozedurak eta praktika-aldiaren gainditzea ezartzen ditueneko eta praktiketarako destinoak ematen ditueneko Ebazpena emango du. Aipatutakoa Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko da.

3.– Praktika-aldian zehar, eraginkortasun profesionala ebaluatuko da, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Ofizial kategoriari dagozkion funtzioak betetzearekin lotuta dagoena. Ebaluazio horrek praktika-aldiak irauten duen ezarritako epean zehar betetako egintzak neurtuko ditu.

4.– Praktika-aldiaren kalifikazioak Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoaren arabera argitaratuko dira.

5.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak praktika-aldia gainditu ez dutenak hautaketa prozeduratik bazter utziko ditu.

Hamabosgarrena.– Praktiketako Ofizialen araubide juridikoa.

1.– Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Barne Erregimenaren Araudian ezarritako diziplinazko erregimenaren arauak begiratu beharko dituzte praktiketako Ofizialek eta gertatutakoaren inguruan irakaskuntza arloko diziplinazko Polizia kidegoen Diziplinazko Erregimena izango da aplikagarri.

2.– Praktiketako funtzionario direnez gero, Euskal Herriko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 54.2 atalean zehazturiko lansariak jasoko dituzte.

3.– Praktiketako Ofizialei lizentzia bat emango zaie, Ofizialondoko kategoriarekin lanean diren lanpostuari dagokionez. Aipatu lizentzia ordaindua izango da, salbu eta 4/1992 Legearen 54.2 artikuluan aurreikusitako lansariak jasotzearen alde badaude.

4.– Praktiketako Ofizialak, hala egongo dira, harik eta karrerako funtzionario izendatu arte edo hautaketa prozesutik bazter utzi arte, bada hala ezartzen baitu Euskal Herriko Poliziari buruzko Legearen 54. artikuluan praktika-aldiaren bukaerak ez du berekin ekarriko bere kategorian lehen betetako destinora bueltatuko denik.

5.– Prestakuntza ikastaroa eta praktika-aldia, bakoitza bere aldetik, derrigorrezkoak eta baztergarriak dira, eta eurotara ez bertaratzeak ondorio hauek izango ditu izangaientzako: hautaketa prozesutik berehalakoan bazter uztea, eta Ikuskapen Eskalako Ofizial kategorian sartzeko lituzkeen eskubide guztiak galtzea. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du bazter uzteko den deklarazioa.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa kontutan izanda ere, gaindiezinezko kausaren bat dela-eta, pertsona batzuk ez badira agertzen ikastarora edo praktika-aldira edo ez badituzte burutzen, hauek egin daitezen hurrengoren batean egin ditzakete izangaiok: baldin eta aurrekoa ezinezko egiten zituzten zirkunstantziak desagertuz gero, eta interesatuaren aldez aurretiko eskaririk bada. Baztertzearen adierazpena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariak egingo du, berak hartuko baitu bidezko erabakia.

Hamaseigarrena.– Hautaketa prozeduraren behin betiko sailkapena eta karrerako funtzionarioen izendapena.

1.– Hautaketa prozedurako sailkapen ordenaren eraketa honela egingo da: oposizio-lehiaketan, praktika-aldiaren eta ikastaroaren prestakuntza-aldian lortutako kalifikazioen batuketa eginez.

2.– Praktika-aldiaren azken txanda amaituta hurrengo bi hilabeteen barruan, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariaren proposamenez, hautaketa prozedura gainditu duten pertsonak karrerako funtzionario izendatuko ditu Segurtasun eta Zerbitzuen sailburuordeak eta hau Hemeretzigarren oinarrian aurreikusitakoarekin arabera argitaratuko da. Aipatutako izendapena Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Iragarki-oholean argitaratuko da.

Izendapena Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizial moduan izango da.

3.– Izendatutako pertsonek izendapena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 10 eguneko epean joan beharko dute lanpostura. Horrela egin ezean, salbu eta gaindiezinezko kausaren bat badago, egin dituzten jarduera guztiak baliogabeturik geratuko dira eta karrerako funtzionario izateko dituzten eskubide guztiak galduko dituzte.

Hamazazpigarrena.– Hutsegite larri edo oso larriengatik zigorrak ezartzea.

Ofizial kategoriarako pertsonek lehendik diziplina-espedientez irekita dutenen edo geroztik irekitzen bazaie, hautaketa prozesuan onartzearena, beronetan jarraitzearena eta Ofizial kategoriako egitearena ondoko honek baldintzatuko du: aipatu espedienteetan hutsegite larri edo oso larriengatik zigorren bat ezartzea.

Hemezortzigarrena.– Pertsonen identifikazioa hautaketa prozeduran.

Hautaketa prozedura honetan parte hartuko duten pertsonak, prozeduran (hautaketa prozesua, ikastaroaren prestakuntza-aldia eta praktika-aldia), eskaerako identifikaziorako lanbide zenbakiaren bitartez identifikatuko dira. Halaber, identifikaziorako lanbide zenbaki hori erabiliko da Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako ofizialen izendapenerako.

Hemeretzigarrena.– Argitalpenak.

Hala adierazten den kasuetan izan ezik, argitalpenak Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholean egingo dira, korporazioko intranetean –Gurenet– kontsultatu ahal izango direnaren kaltetan izan gabe. Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Iragarki-oholeko argitalpen datak mugatzaileak izango dira epe-konputuetarako.

Hogeigarrena.– Kalte-ordainak.

Izangaien aldetik barneko edozein hautaketa prozesutako deialdietara aurkeztea borondatezkoa denez gero, izangaiek ez dute inolako eskubiderik izango hautaketa aldian, ikastaroaren prestakuntza-aldian eta praktika-aldian sor daitezkeen bidaia gastuen edo beste batzuen gainean, eta, beraz, administrazioak ez du gastuok ordaintzeko obligaziorik.

Hogeita batgarrena.– Errekurtsoak.

Ebazpen honen kontra –bide administratiboari amaiera ematen diona– interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako Zuzendaritzari, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratuta agertu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita hilabeteko epean edo administrazioarekiko auzietako orden jurisdikzionalaren aurrean zuzen-zuzenean aurkatu ahal izango dute.

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa azalduz gero, ezin izango da jo bide jurisdikzionalera hori espresuki erabaki arte, edo presuntziozko gaitzespena gertatu arte administrazioaren isiltasuna dela-eta.

Interesatuak bide jurisdikzionala aukeratuz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri beharko du Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998ko Legearen 14. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, eskumena duen Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiari zuzenduta, Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bi hilabeteko epearen barruan.

Deialdi honetan, epaitegien jardunean eta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiaren jardunean eman daitezen egintza-administratiboen aurka egiteko, doakienek administrazio prozedura erkidearen araubidean ezarritako kasu eta eratan kontra egin ahal izango dute.

Arkauti, 2015eko abenduaren 23a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.

I. ERANSKINA
IKASGAI-ZERRENDA
IKUSKAPEN ESKALAKO OFIZIALA

ZUZENBIDEA

PENALA:

1.– Delituak: Zigor Kodea, 10.artikulutik 18ra.

2.– Erantzukizun kriminaletik salbuesten duten kausak: Zigor Kodea, 19.artikulutik 20ra.

3.– Erantzukizun kriminaletik arintzen duten inguruabarrak: Zigor Kodea, 21.artikulua.

4.– Erantzukizun kriminaletik astuntzen duten inguruabarrak: Zigor Kodea, 22.artikulua.

5.– Senidetasun inguruabar mistoa. Zigor Kodea, 23.artikulua.

6.– Delituei dagokienez, erantzukizun kriminala duten pertsonak. Zigor Kodea, 27. artikulutik 30era.

7.– Giza-hilketa eta giza-hilketaren formak. Zigor Kodea, 138. artikulutik 143ra.

8.– Lesioak. Zigor Kodea, 147. artikulutik 156ra.

9.– Askatasunaren aurkako delituak. Zigor Kodea, 163. artikulutik 172ra.

10.– Sorospen-eginbeharra ez betetzea. Zigor Kodea, 195 eta 196 artikuluak.

11.– Bizitza pribatuaren, norberaren irudirako eskubidearen eta egoitzaren bortxaezintasunaren aurkako delituak. Zigor Kodea, 197. artikulutik 204ra.

12.– Ohorearen aurkako delituak. Zigor Kodea, 205. artikulutik 216ra.

PROZESAL PENALA:

13.– Epaileen eta Epaitegien lurralde eskumena. Prozedura Kriminalaren Legea, 15 eta 15 bis artikuluak.

14.– Leku itxietan sarrerak eta araketak. Prozedura Kriminalaren Legea, 545. artikulutik 574ra

15.– Jurisdikzio-organoen eskumen emateak. Botere Judiziala, 6/1985 Lege Organikoa.

4/2005 LEGEA, OTSAILAREN 8KOA, EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNERAKOA:

16.– Atariko Titulua.

17.– I. Titulua: Eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa.

18.– II. Titulua: Euskal Herri Administrazioen eta aginteen jarduketan genero ikuspegia integratzeko neurriak.

19.– III. Titulua: Zenbait esku-hartze arlotan berdintasuna sustatzeko neurriak.

POLIZIA ZIENTIFIKOA:

20.– Kriminalistika:

Gogoeta orokorrak.

Begizko ikuskapen tekniko-poliziala.

21.– Lofoskopia:

Lofoskopia hatzak.

Kiroskopia.

Daktiloskopia.

Aditu txosten daktiloskopikoa.

A.F.I.S. – METAMORPHO.

22.– Lofoskopia hatzen errebelatzea:

Hatz-marka uztearen osagaiak eta eragina tratamenduan

Hasi aurretik.

Ikusten diren lofoskopia hatzak.

Lofoskopia hatz ikustezinak.

Lofoskopia hatzak bilatzea eta aurkitzea.

Objektuak manipulatzea.

Pintzelak.

Hatzak transplantatzea.

Lofoskopia hatzak errebelatzea.

Lofoskopia hatz bat altxatzeko jarraitu beharreko pausuak.

Etiketatzea.

23.– Identifikazio pertsonala:

Aurrekari historikoak.

Gogoeta orokorrak.

Polizia fitxa- SIGMA.

Fotorrobota.

24.– Dokumentoskopia eta Grafistika:

Definizioa.

Jarduteko esparruak.

Agiri motak.

Lortu beharreko emaitzak.

Bilketa eta enbalaketa.

Dokumentoskopiari buruzko nozio laburtxoak.

Indarrean dauden agiri berriak.

25.– Pertsonen identifikazioan argazkien bidez alderatzeko teknikak. Azterlan fisonomikoak.

Sarrera.

Irudiak alderatzeko teknikak.

Irudiak hautatzeko irizpideak.

Lortu beharreko emaitzak.

26.– Antropologia forentsea:

Hezur hondarrak.

27.– Armak:

Balistika forentsea.

Kalibreak.

Arma zuriak.

Arma laburrak.

Arma luzeak.

Kartutxoak.

28.– Kristalak:

Gogoeta orokorrak.

Altxatzea.

Enbalaketa.

Lortu beharreko emaitzak.

29.– Oinetako eta pneumatikoen hatzak.

Oinetako hatzak.

Pneumatikoen hatzak.

30.– Hainbat arrasto:

Gogoeta orokorrak.

Metalaren gaineko aldaketa.

Arrastoak osatzea.

Korapiloak eta lokarriak.

Tresnen markak.

31.– Arrasto biologikoak:

Laginak batzean eta laborategira bidaltzean hartu beharreko neurriak.

Odola.

Ileak.

Giza hazia.

Zelula hondarrak.

Genetika-forentsea aplikatzea.

Erreferentziatzat lagina hartzea.

32.– Arrasto kimikoak:

Sute hondarrak.

Likidoak.

Pinturak.

Zuntzak.

Neurrigabeko drogak-substantzia sorgorgarriak.

Tiro hondarrak.

33.– Informazio teknologiak:

Oinarri orokorrak.

Atalaren funtzioak.

Arrasto informatikoak.

34.– Irudia:

Sarrera.

Irudien tratamendu digitala.

35.– Arrastoen tratamendua esparruan:

Ertzaintzako Polizia Zientifikoko Unitateari arrastoak bidaltzeko jarraitu beharreko metodoa.

Ibilgailuak bidaltzeko prozedura, tratamendu osoa emateko.

Arrastoak bidaltzea (49 aplikazioa).

Esparruan arrastoak tratatzeko jarraitu beharreko metodologiaren laburpena eta laginen kalitatearen irizpidea.

36.– Argazkilaritza begizko ikuskapen tekniko-polizialean.

Argazki motak.

Argazki kasu batzuetan egintzen tokiaren argazkia.

Arrastoen argazkia.

Argazki digitala.

ZUZENDARITZARAKO ESKUMEAK:

37.– Kalitatearen kudeaketa. Egungo ereduak. Kudeaketa aurreratuaren sistema.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala