Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

7. zk., 2016ko urtarrilaren 13a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
119

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baitira hainbat zehapen-espedienteetan Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako ebazpenak, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legeko arau-hausteei dagokienez.

Aipatu ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).

Aipatu ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, euren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango diote Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari. Horretarako epea hilabetekoa izango da, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Ebazpen honen jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da ordaintzeko epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken eguna bitartean egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi, eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunean.

Diru-sarrera egiten denean, titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi beharko dira, honako banketxean eta kontu-korronte honetan:

Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.

Eusko Jaurlaritzako Diruzaintza Nagusia.

K/K zk.: 01825685070000226271.

Zehapena, aipatu borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.

Eranskinean aipatutako interesduna/k jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2015eko abenduaren 21a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala